Zerebrosido
Zerebrosidoak glukosa edo galaktosa duten glukolipidoak dira, batez ere burmuinetako neuronetan eta, oro har, nerbio-ehunaren zeluletan daudenak.
Egitura eta motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Molekula anfipatikoak dira. Zerebrosidoak zeramidaz (esfingosina + gantz-azidoa) eta monosakarido batez (glukosaz edo galaktosaz) osaturik daude. Horren arabera bi multzotan sailkatzen dira:
- Glukozerebrosidoak
- Galaktozerebrosidoak
Biosintesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zeluletako erretikulu endoplasmatikoan zeramida eratzen da eta Golgi aparatuan monosakaridoa gehitzen zaio. Nukleotido batek, UDP-galaktosak edo UDP-glukosak, transferitzen dio monosakaridoa.
Garrantzi biologikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Glukolipidoak direnez zelula mintzeko kanpoaldeko geruzan kokatzen dira.
Galaktozerebrosidoak neuronetan ugari azaltzen dira eta substantzia gris deshidratatuaren masaren %2 eta substantzia zuriaren %12. Neuronaren axoia biltzen duten mielinazko zorroetan ere ugariak dira.
Glukozerebrosidoak animalietan ez ezik, landareetan ere egon badaude. Giza gorputzean bareko zeluletan eta eritrozitoetan agertzen dira eta larruazaleko lipidoen artean ere agertzen dira, azala iragazgaitz bihurtzen duen geruza korneoaren osagai baitira.
Kanpo-estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lipidoak | ||
---|---|---|
|