Lanolina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Lanolina potoak.
Lanolina.

Lanolina ugaztun batzuen bilgor guruinek sortzen duten argizaria da, bereziki ardietan aurkitzen da.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanolina izena latinezko lana + oleum hitzek osatzen dute eta "artilearen olioa" esan nahi du[1]. Mathias Eugenius Oscar Liebreich fisikari alemaniarrak izendatu zuen 1885 urtean[2].

Egitura eta ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kate luzeko gantz azido baten (24 karbono) eta monoalkohol kate luze baten (12-13 karbono) arteko ester molekula izanik erabat hidrofoboa da[3][4].

Baselinaren antzeko ehundura du, ezko itxurakoa, horixka, itsaskorra eta usaingabea da. 36 eta 41'5 °C artean urtzen da.

Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahari eta arkumearen artileak %15-20 lanolina du. Artilea desengrasatu egiten da lanolina biltzeko. Ardi bakoitzetik 250-300 ml atera ohi da.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larruazalaren hidratatzaile eta emoliente gisa erabiltzen da[5][4] baina lanolina gordinak alkoholak izaten ditu eta pertsona batzuetan alergiak eragin ditzake.

Industrialki lubrikatzaile gisa ekoizten da. Marinelek itsasontziak igurzten dituzte marruskadura txikitzeaz gain balanoak ez itsasteko[6].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   dle.rae.es . Noiz kontsultatua: 2018-12-30 .
  2. (Ingelesez)  «the definition of lanolin» www.dictionary.com . Noiz kontsultatua: 2018-12-30 .
  3. (Ingelesez)  Riemenschneider, Wilhelm; Bolt, Hermann M. (2005) «Esters, Organic» Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry (American Cancer Society) doi:10.1002/14356007.a09_565.pub2 ISBN 9783527306732 . Noiz kontsultatua: 2018-12-30 .
  4. a b   Hoppe, Udo (1999) The Lanolin Book Hamburg: Beiersdorf ISBN 9783931146054 .
  5.   «Lanolin Information» www.herbalremedies.com . Noiz kontsultatua: 2018-12-30 .
  6.   [https://www.forespar.com/products/boat-lubricant-lanocote.shtml «LanoCote� Lubricants & Coatings»] www.forespar.com . Noiz kontsultatua: 2018-12-30 .