Fosfatidiletanolamina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Fosfatidiletanolamina

Fosfatidiletanolamina edo zefalina zelula mintzetan agertzen den fosfolipido bat da. Giza ehunetan fosfolipido ugarienetakoa da, %25a izatera iristen baita[1].

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fosfoglizeridoa da, beraz bi gantz-azido, glizerina molekula bat, fosfato taldea eta etanolamina izeneko aminoalkohola ditu. Glizerolaren lehen karbonari lotuta gantz azdo asea izan ohi du eta bigarren karbonoari gantz azido asegabea lotzen zaio.

Biosintesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fosfatidiletanolamina erretikulu endoplasmatikoan ekoizte da eta hainbat urrats jarraitzen ditu:

  • Etanolamina kinasa entzimak etanolamina fosforilatzen du.
  • Fosfoetanolamina zitidiltransferasa entzimak CTP bat erabiliz CDP-etanolamina sortzen du.
  • Aurreko entzima berak diglizeridoa eta CDP-etanolamina lotu eta CMP bat askatzen da.

Gibeleko hepatozitoetako mitokondrioetan beste bide metaboliko bat jarraitzen da. Fosfatidilserina deskarboxilatzen da fosfatidiletanolamina sortzeko.

Garrantzi biologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giza zeluletako mintzetan dagoen fosfolipido ugarienetakoa da. Materia zuria osatzen duten neuronetan fosfolipidoen %45a ere har dezake[2]. Mintzaren inbaginazioan kurbatura erregulatzen du eta bereziki garrantzitsua da zelula zatiketa prozesuetako zitokinesian[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Devlin, T. M. Bioquímica Reverté, Barcelona ISBN 84-291-7208-4 .
  2. (Ingelesez)  «Formation and function of phosphatidylserine and phosphatidylethanolamine in mammalian cells» Biochimica et Biophysica Acta (BBA) - Molecular and Cell Biology of Lipids (3): 543–554 2013-03-01 doi:10.1016/j.bbalip.2012.08.016 ISSN 1388-1981 https://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S1388198112001874. Noiz kontsultatua: 2018-12-06 .
  3. (Ingelesez)  Umeda, Masato; Inoue, Keizo; Yahara, Ichiro; Aizawa, Hiroyuki; Yamaji, Akiko; Kobayashi, Toshihide; Emoto, Kazuo (1996-11-12) «Redistribution of phosphatidylethanolamine at the cleavage furrow of dividing cells during cytokinesis» Proceedings of the National Academy of Sciences (23): 12867–12872 doi:10.1073/pnas.93.23.12867 ISSN 1091-6490 PMID 8917511 http://www.pnas.org/content/93/23/12867. Noiz kontsultatua: 2018-12-06 .