Fosfoglizerido
Fosfoglizeridoak zelula mintzen osagai garrantzitsuak diren biomolekulak dira, Fosfolipidoen taldean dauden lipido saponifikagarri batzuk dira.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azido fosfatidikoa dute oinarrian. Molekula hau bi gantz azidok, glizerol batek eta fosfato talde batek osatzen dute. Fosfato honi aminoalkohol molekula bat gehitzen zaio. Gehitzen zaion aminoalkoholak finkatzen ditu fosfoglizeridoak. Hona hemen adibide arruntenak:
- fosfatidiletanolamina (zefalina): azido fosfatidikoa eta etanolamina
- fosfatidilkolina (lezitina): azido fosfatidikoa eta kolina
- fosfatidilserina: azido fosfatidikoa eta serina
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fosfolipido guztiak bezala molekula anfipatikoak dira, hau da, atal hidrofobo edo apolarra (ura aldaratzen du) eta atal hidrofilo edo polarra (ura erakartzen du) batez osatuta daude. Atal apolarrean gantz azidoen kate luzeak daude, hori dela eta buztan hidrofoboa izena hartzen du. Atal polarrean aldiz, negatiboki kargatutako fosfato taldea eta honi elkartutako karga positiboko molekula, buru polarra du izena.
Funtzioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mintz zelularraren osagai estrukturalak. Fosfolipidoen izaera anfipatikoak gantz azidoen artean elkarrekintza hidrofobikoak posible egiten ditu eta hauek bigeruza lipidikoaren barneko aldean geratuko dira. Honela, buru polarrak kanporantz kokatzen dira, ingurune urtsurantz non proteinekin elkarrekintzak izan ditzakeen.
- Entzimen aktibazioa. Fosfolipidoek zelulara bidaltzen diren seinaleen transmisioan bigarren mezulari gisa jokatzen dute.
- Biriketako surfaktantearen osagaiak. Birikaren funtzionamendu normalerako ezinbestekoa da surfaktantea.
- Behazunaren osagaiak. Fosfolipidoek kolesterola disolbagarriago bihurtzen dute. Fosfolipidoen sintesi eta jariapenaren murrizketa batek, kolesterol eta behazun pigmentuen kalkuluen eraketa dakar.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lipidoak | ||
---|---|---|
|