Azido palmitoleiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Azido palmitoleiko
Identifikadoreak
CAS zenbakia 373-49-9 YesY
PubChem 445638
ChemSpider 393216 N
IUPHAR ligand 5547
Propietateak
Formula molekularra C16H30O2
Masa molarra 254.41 g mol−1
Dentsitatea 0.894 g/cm3
Fusio puntua

-0.1 °C, 273 K, 32 °F

Kontrakoa esaten ez bada, emandako datuak baldintza normaletan (25 °C, 100 kPa) hartuak dira.
Erreferentziak

Azido palmitoleikoa edo Azido delta-9-cis-hexadezenoikoa kate luzeko gantz-azido asegabe bat da, formula duena. Gizakien gantz ehunean dauden triglizeridoen ohiko osagaia da, bereziki ugaria gibelean. Ehun guztiak kontutan hartuta gantz azido ugariena da[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

P.G. Hofstädter-ek aurkitu zuen 1854 urtean katxalotearen oliotan eta azido fisetoleikoa deitu zion. 1906an H. Bull-ek aurkitu zuen bere formula kimikoa eta Lewkowitsch-ek eman zion gaur egungo izena[2].

Egitura eta jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamasei karbono ditu eta bederatzigarrenean lotura bikoitza azaltzen du (16:1∆9). Omega-7 gantz azido multzoan kokatzen da. Azido palmitikotik lortzen da, delta-9 desaturasa entzimak katalizatzen du erreakzioa.

Garrantzi biologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azido palmitoleikoetan aberatsak diren dietek LDL ("Dentsitate baxuko lipoproteinak, "kolesterol txarra") kontzentrazioa igotzen dutela ikusi da[3]. Badirudi gantz azido ase bezala jokatzn duela, asegabea izan arren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)Oliveira, Ana F; Cunha, Daniel A; Ladriere, Laurence; Igoillo-Esteve, Mariana; Bugliani, Marco; Marchetti, Piero; Cnop, Miriam (2015-05-01) «In vitro use of free fatty acids bound to albumin: A comparison of protocols» BioTechniques (5) doi:10.2144/000114285 ISSN 1940-9818 . Noiz kontsultatua: 2018-11-24.
  2. «monoenoic fatty acids» www.cyberlipid.org . Noiz kontsultatua: 2018-11-24.
  3. Nestel, P.; Clifton, P.; Noakes, M. (1994-4) «Effects of increasing dietary palmitoleic acid compared with palmitic and oleic acids on plasma lipids of hypercholesterolemic men» Journal of Lipid Research (4): 656–662 ISSN 0022-2275 PMID 8006520 . Noiz kontsultatua: 2018-11-24.