Kadmio (mineral)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Kadmioa metal toxikoenetariko bat da.

Kadmioa (Cd) ingurugiroan zinkari, kobreari eta berunari asoziaturik eta forma naturalean aurki daitekeen metal astuna da. Toxikotasunaren aldetik, garrantzi handia duen minerala da, urteak pasa ahala gehiago zabaldu da, gizakiari kalteak sortzeko aukerarekin. Airearen bidez isuri den lekutik distantzia handiak egin ditzake, organismo ezberdinentan pilatuz (moluskuak eta krustazeoak batez ere).[1]

Erabilera nutritiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingestioa zuzenean eman daiteke likido bidez, soldaduretan kadmioa duten hoditerien bidez edo hondakinak ibaietara botatzen dituzten enpresen erruzko ur kutsatuaren bidez. Ez-zuzenezko era ohikoena elikagaien bidezkoa da, mineral hau lurrean aurkitzen denez, animali eta barazkietara igaro daiteke ur kutsatuarekin gertatzen den bezala eta hauetatik gizakietara.

Garrantzitsua da azpimarratzea irensten den kadmioaren %6-10 artean xurgatzen dela. Aldiz, aire kutsatua arnasten duten langile batzuek %30-50-a xurgatzen dute. [2] Kadmioa odol zirkulaziora igarotzen da urdail edo hestean elikagai eta ur kutsatua xurgatu ondoren, aldiz, biriken xurgaketa bidez arnastua izan denean. Kadmioaren xurgaketa hestean bi fasetan ematen da. Lehenengoan, mukosa zelulek hesteko lumenean dagoen kadmioa barneratzen dute. Bigarrenean, kadmioaren zati batek enterozitoen mintz baso laterala zeharkatzen du odol zirkulaziora igarotzeko.

Egoera normaletan, hau da, kadmio kontzentrazioa baxua denean, zati handiena heste mukosan geratzen da atxikita, gehien bat metalotioneinari lotuta eta ondoren, paretaren ezkatatzearekin ezabatua izaten da. [2]

Ahoratutako kadmio dosia altua bada, metal askeak mukosa zeharkatzen du odol zirkulaziora igarotzeko, gibel eta giltzurrunetan pilatuz. Bi organo hauetan organismoko kadmio guztiaren %40-80a pilatzen da. Gibel barnean, pisu molekular baxuko proteina bati lotzen da. Proteina-kadmio konplexu horren kopuru txikiak etengabe igarotzen dira gibeletik odol zirkulaziora, giltzurrunetara garraiatuak eta glomerulo bidez iragaziak izateko. Ondoren, birxurgatua eta metatua izateko, giltzurruneko zelula tubularretan. Honek zuzenean inguruneko iturrietatik hartutako kadmioaren %1-2a iraitziko du, giltzurrun barnean metaketa eragingo duena (odol zirkulaziokoa baino 10.000 aldiz altuagoa). [2]

Nagusiki entzimei eragiten die eta proteinen SH taldeekin elkarrekiten dute, erradikal askeak sortuz.

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metal honek ez du animaliengan zein gizakiarengan inolako funtzio biologikorik. Hainbat erraietan metatzen da, gibel eta giltzurrunetan gehien, ondoren eragin toxikologikoak martxan jartzeko.

Gomendioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarrera bidearen, esposizioaren, forma kimikoaren eta propietate fisiko-kimikoen arabera pertsona baten kalteak eragiteko kadmio kopurua aldakorra da. Aipatutakoez gain, badira beste hainbat faktore (erretzailea izatea, langileak babesik ez eramatea, adina…) kalteak eragin dezaketenak.

Pertsona batek onartu ditzakeen dosien sailkapena mineralaren sarrera bidearen arabera eginez gero, irensketa eta arnasketa ezberdintzen dira. Arnasketa tasa irensketa tasa baino baxuagoa da.[2]

Dosi onargarriak
Irensketa Egunean 10-50 mg (gorputzak %5-10 xurgatu)
Astean 400-500 mg (helduek)
Arnasketa Hautsari esposizio kronikoa <0,01 mg/m3 (8 ordu egunean)
Kadmio oxidoaren keari esposizioa <0,05 mg/m3 (8 ordu egunean)

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erretzaileak ez diren biztanlerian, elikagaiak dira kadmio iturri nagusienak. Hain zuzen, kadmio kontzentrazio altuenak alga, arrain, krustazeo, txokolate eta erabilera dietetikoko janari berezietan aurkitu dira.

Haurrentzako iturri nagusia amaren esnea da, kadmio kontzentrazio altua duten emakumeek esne bidez transmititzen baidute.

Hala ere, nahiz eta digestio aparatuan xurgapena baxua izan (%3-5), nahiko erraz metatzen da gibel eta giltzurrunetan, 10-30 urte iraun dezakeena. Horregatik, animalien erraietan (odolkiak…) ere nahiko kontzentrazio altuan aurki dezakegu kadmioa. Era berean, itsaskietan (bereziki osorik jaten direnak) era esanguratsuetan agertzen da[3].[4]

Landare jatorriko elikagaiei dagokionez, kadmio kontzentrazio altuenak alga, kakao, perretxiko basatietan eta hazi oleaginosoetan daude. Halaber, zerealak ere kadmio ekarpen nagusiak dira. Izan ere, kadmioan bereziki aberatsak ez diren arren, dietako parte garrantzitsu bat dira. Honen ondorioz, aipaturiko landare jatorriko elikagai hauen ingestio altua duten pertsonek eta begetarianoek, astean, batezbesteko 5,4 ɥg kadmioko kontsumoa izan ohi dute; gomendaturiko dosiaren bikoitza suposa dezakeena. Era berean, bibalbioak (muskuilu, txirla…) eta perretxiko basatiak maiz kontsumitzen duten pertsonek ere ingestio nahiko altua izatera hel daitezke, 4,6 ɥg ingurukoa.

Ondorengo taulan, elikagai desberdinen kadmio kontzentrazioak agertzen dira[5]:

Elikagai desberdinen kadmio kontzentrazioak
Elikagaia Kadmio kontzentrazioa (mg/kg)
Lekaleak 0,0005
Frutak 0,0009
Esnea 0,0015
Barazkiak 0,0050
Esnekiak 0,0060
Haragi eta eratorriak 0,0063
Arrautzak 0,0080
Gantzak 0,0080
Tuberkuluak 0,0198
Ogi eta zerealak 0,0329
Arrain eta itsaskiak 0,0362

Bestalde, elikagaiak ez diren kadmio iturrien artean tabakoa eta hautsa aurki ditzazkegu. Era natural batean, kadmioa ingurugirora errekeen (harrien deskonposizioaren ondorioz) bidez nahiz atmosferara baso-sute, sumendi eta erregai-fosilen  eta hiri-hondakinen bitartez askatzen da. Gainera, maila industrialean, zink, fosfato mineralak eta simaurren sorketa industriak dira kadmioaren jatorri nagusiak.

Erlazionatutako gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kadmio, minbizi-sortzailetzat hartzen da eta gaur egun, birika, endometrio, bular eta maskuriko minbizien eragile nagusieetariko bat dela baieztatu da. Halaber, jada aipatu denez, bereziki toxikoa da giltzurrunean, hodixka proximaletan kokatu eta giltzurrun gutxiegitasuna eragin dezake. Horrez gain, hezurretako desmineralizazioa eragin dezake (osteoporosia eta osteomalasia), hala giltzurrun gutxiegitasun horren ondorio izateagatik, nola modu zuzen batean hezurarri erasotzen diolako. Denbora luze igaro ondoren, esposizio tasa altua izanez gero, hodixkako kalteak iragazpen glomerularra gutxitzen du, giltzurrun hutsegitea eraginez. Honek, epe luzera minbizia eragin dezake (kadmioa gizakientzat kantzerigenoa izan daiteke).[4]

Kadmioak osasunean eduki ditzakeen ondorioak ondorengoak dira:[6][2]

-Beherakoak, gorakoak eta sabelaldeko mina.

-Osteoporosia, eta beraz, hezurretako haustura.

-Ugalkortasunean arazoak.

-Tiroide guruinean eragina du.

-NSZ-ean asaldurak.

-Sistema immunean kalteak.

-Hipertentsioa eta gaixotasun koronarioak

-Atzazkalen eta ile akumulazioa.

-Enfisema

-Fibrosia

-DNA-an mutazioak eta minbiziaren garapenean

-Errakitismoa

-Anemia

-Birikako edema

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  «Cadmio», Organización Mundial de la Salud, http://www.who.int/ipcs/assessment/public_health/cadmium/es/.. Noiz kontsultatua: 2018-04-15 .
  2. a b c d e (Gaztelaniaz)  Monografias.com, sandra.cavallaro@ecogenesis.com.ar ,, «Cadmio, un tóxico encubierto - Monografias.com», www.monografias.com, http://www.monografias.com/trabajos28/cadmio-toxico-encubierto/cadmio-toxico-encubierto.shtml. Noiz kontsultatua: 2018-04-15 .
  3. (Gaztelaniaz)  «Recomendaciones para reducir la ingesta de cadmio de alimentos», El Dietista | Dietista Nutricionista Yago Perez, 2014-12-29, https://eldietista.es/blog/consejos-dieteticos/reducir-ingesta-cadmio. Noiz kontsultatua: 2018-04-15 .
  4. a b (Gaztelaniaz)  «Aecosan - Agencia Española de Consumo, Seguridad Alimentaria y Nutrición», www.aecosan.msssi.gob.es, http://www.aecosan.msssi.gob.es/AECOSAN/web/para_el_consumidor/ampliacion/consumo_crustaceos.htm. Noiz kontsultatua: 2018-04-15 .
  5.   «Cadmio» (PDF), Elika, http://www.elika.net/datos/riesgos/Archivo16/Cadmio%20en%20pescado%202006.pdf .
  6.   «Cadmio (Cd) Propiedades químicas y efectos sobre la salud y el medio ambiente», www.lenntech.es, https://www.lenntech.es/periodica/elementos/cd.htm. Noiz kontsultatua: 2018-04-15 .