Etiopia: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
t robota Erantsia: si:ඉතියෝපියාව |
||
340. lerroa: | 340. lerroa: | ||
[[sg:Etiopïi]] |
[[sg:Etiopïi]] |
||
[[sh:Etiopija]] |
[[sh:Etiopija]] |
||
[[si:ඉතියෝපියාව]] |
|||
[[simple:Ethiopia]] |
[[simple:Ethiopia]] |
||
[[sk:Etiópia]] |
[[sk:Etiópia]] |
03:40, 22 urtarrila 2011ko berrikusketa
- Artikulu hau herrialdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etiopia (argipena)».
Etiopia | |||
---|---|---|---|
Wodefit Gesgeshi, Widd Innat Ityopp'ya ( Aurrera egin, Etiopia Ama maitea ) | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | Addis Abeba 9°1′38″N 38°44′13″E | ||
Azalera | 1.104.300 km² | ||
Punturik altuena | Ras Dashen | ||
Punturik sakonena | Danakil Depression (en) (−125 m) | ||
Kontinentea | Afrika | ||
Mugakideak | Sudan, Hego Sudan, Kenya, Somalia, Djibuti, Eritrea, Arabiar Liga eta Somalilandia | ||
Administrazioa | |||
Gobernu-sistema | Errepublika federala | ||
Etiopiako presidentea | Sahle-Work Zewde | ||
Etiopiako lehen ministroa | Abiy Ahmed | ||
Legebiltzarra | Federal Parliamentary Assembly (en) | ||
Harreman diplomatikoak | Ikusi mapa Wikidatan | ||
Zeren kide | ikusi
| ||
Demografia | |||
Biztanleria | 104.957.438 (2017) 0 (2017) | ||
Dentsitatea | 95,04 bizt/km² | ||
Talde etnikoak | ikusi
| ||
Hizkuntza ofizialak | ikusi
| ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Ezkontzeko adina | genero guztiak: 18 | ||
Emankortasun-tasa | 4,395 (2014) | ||
Eskolaratu gabeko umeak | 10.092.202 (2015) | ||
Bizi-itxaropena | 65,475 (2016) | ||
Giniren koefizientea | 35 (2015) | ||
Giza garapen indizea | 0,498 (2021) | ||
Ekonomia | |||
BPG nominala | 80.561.496.133,917 $ (2017) 7.560.515.699,9686 (2016) | ||
BPG per capita | 767 $ (2017) 55 (2016) | ||
BPG erosketa botere paritarioa | 199.759.036.280 nazioarteko dolar (2017) 21.944.666.538 (2016) | ||
BPG per capita EAPn | 1.903,238 nazioarteko dolar (2017) 166,824 (2016) | ||
BPGaren hazkuntza erreala | 8 % (2016) | ||
Erreserbak | 3.045.571.314 $ (2017) 14.627.432 (2016) | ||
Inflazioa | 6,7 % (2016) −3,3 (2015) | ||
Historia | |||
1974 | Derg | ||
1991 | Transitional Government of Ethiopia (en) | ||
1995 | 1995 Constitution of Ethiopia (en) | ||
Bestelako informazioa | |||
Aurrezenbakia | +251 | ||
ISO 3166-1 alpha-2 | ET | ||
ISO 3166-1 alpha-3 | ETH | ||
Ordu eremua | ikusi
| ||
Elektrizitatea | 220 V. 50 Hz.Europlug (en) , Schuko (en) , AC power plugs and sockets: British and related types (en) , SEV 1011 (en) , Type L (en) eta Type E (en) | ||
Internet domeinua | .et |
Etiopia Afrika ipar-ekialdeko estatua da, Afrikako Adarrean. Izena grezierako Αἰθιοπία (Aithiopia) izenetik dator, Αἰθίοψ (Aithiops - etiopiar) izenetik eratorria. Iraganean Abisinia izenaz ere ezagutzen zen. Kontinenteko historia luze eta jarraituko estatu independentea da, baita mundu osoa kontuan hartuta ere. Europarren kolonizazio garaian, independente iraun zuen estatu bakarra izan zen, italiarren 5 urteko okupazioan izan ezik. Mugakide ditu Eritrea iparraldean, Djibuti ipar-ekialdean, Somalia ekialdean, Kenia hegoaldean eta Sudan mendebaldean.
Hiriburua Addis Abeba da.
Geografia
Etiopiako herritarren gehiengoa Afrikako Adarrean kokatua dago, Afrika ekialdeko mutur osoa hartzen duena. Rift Haran Handiak herrialdea bitan banatzen du ipar-ekialdetik hego-mendebaldera eta beheragune handia eta hainbat aintziraren arroa osatzen ditu.
Hidrografia sarea Nilo Urdina, Omo, Awash, Webbe Shibeli eta Genale ibaiek osatzen dute. Aintzira nagusia Tana da, zeinaren hustubidea Nilo Urdina baita, Niloren ibaiadar nagusietakoa.
Garaierak eta kokagune geografikoak hiru gune klimatiko ematen dizkio: Gune hozpela 2.400 metrotik gora, (tenperaturak 0tik 16ºCra); gune epela 1.500 eta 2.400 metro artean (16 °C eta 30ºc artean); eta gune beroa 1.500 metrotik behera (egunez 27 °C eta 50 °C artean, klima tropikal eta lehorrean). Euri garaia ekainetik irailera izaten da (luzeagoa hegoaldeko mendialdean), otsailetik edo martxotik noizbehinka zaparradak egiten baditu ere.
Anton Abbadiak herrialdea esploratu eta kartografiatu zuen 1838 eta 1848 artean.
Historia
Etiopiaren jatorri historikoa K. a. II. mendean hasitako Axumgo Erresuman dago. IV. mendean kristautasuna herrialdean ezarri zen. Arabiarrek Meka hiria 570ean hartu zutenean, erresuma boteretsu haren gainbehera hasi zen. Hala ere, XV-XVI. mendeetan zehar lurraldearen gehiena musulmanei berriz konkistatu zieten.
1855. urtean, Kassa izeneko buruzagi indartsuak herrialdea bateratu eta bere burua enperadore izendatu zuen. XIX. mende amaieran, berriz, Italia estatu sortu berrian gero eta gehiago barneratzen eta agintea bereganatzen hasi zen eta izen berria eman zion: Abisinia.
1952an NBEk Etiopiaren eta Eritrearen arteko batasuna onartu zuen, eta azken hau probintzia bihurtu zen. 1974an, militarrak Haile Selassie (Ras Tafari) enperadorearen aurka matxinatu ziren. 1977an, beste estatu kolpe baten bidez, estatuan sobietar aireko erregimena ezarri zen eta Etiopia SESBk Afrikan zuen aliatu sendoena bihurtu zen. 1991. urtera arte, estatuburu, gobernuburu eta Langileean Arderdiko buru Hailé Mariam Menghistu koronela izan zen. Urte hartako maiatzean, Etiopiar Herriaren Fronte Demokratiko Iraultzaileak eta haren gidari Meles Zenawik gobernua armez garaitu eta gobernu berriak erreforma politikoak hasi zituen, erregimen marxista bertan behera utzita. Hala, Etiopia NDFn eta Munduko Bankuan sartu zen. 1995ean hauteskunde askeak egin ziren eta konstituzio demokratikoa ezarri zen. 1997an Eritrearekin gerran hasi eta garaile gertatu zen 2000. urtean, NBEren eta Afrikar Batasunaren laguntzarekin.
Banaketa administratiboa
Etiopia bederatzi eskualdetan eta bi eskualde-hiritan banatua dago. Eskualdeek (kililoch, sing. kilil) oinarri etnikoa dute eta 68 aldetan banatuak daude. Eskualde-hiriak (astedader akababiwoch, sing. astedader akababi) Addis Abeba eta Dire Dawa dira. 550 barruti (woreda) eta sei barruti berezitan azpibanatua dago. Horiek, auzotan (kebele) banatuak daude.
Hauek dira bederatzi eskualdeak eta bi eskualde-hiriak:
1 Addis Abeba
2 Afar
3 Amhara
4 Benishangul-Gumaz
5 Dire Dawa
6 Gambela
7 Harari
8 Oromia
9 Somali
10 HNNHE*
11 Tigray
Eskualde-hiriak letra etzanean.
* Hegoaldeko Nazioen, Nazionalitateen eta Herrien Eskualdea.
1996 baino lehen, Etiopia hamairu probintziatan banatua zegoen, gehienak eskualde historikoak: Arsi, Bale, Gamu-Gofa, Gojjam, Begemder, Hararghe, Illubabor, Kaffa, Shoa, Sidamo, Tigray, Welega eta Wollo
Kultura
Etiopian Gizateriaren Ondare sailkatutako zortzi toki ditu. Ezagunenak bi dira: Aksum (Aksumgo Erresumako hiriburua) eta Lalibela (haitzean industutako elizak).
Amhareraz gain, Estatuaren laneko hizkuntza dena, biztanleriaren %29k mintzatua, beste 80 bat hizkuntza ere mintzatzen dira Etiopian. Hedatuenak oromoera, tigrinyera (edo tigrignera), somaliera, afarera, gurageera, sidamoera eta arabiera dira. Beste batzuk: Ge'ez, Xamtanga, Kunfal, Qimant, Awngi, Arbore, Daasanach, Baiso, Bussa, Gawwada, Alaba, Burji, Gedeo, Kambaata, Libido, Hadiyya, Diraxa, Konso eta Saho.
Biztanleriaren erdia inguru kristau ortodoxo edo koptoak da. Etiopiako Eliza, Egiptoko Eliza Koptoari atxikia, 1974. urtea arte Estatu Eliza izan zen. Biztanleriaren %30 musulmana da, batez ere hego eta ekialdean. %10 inguru, berriz, animista da. 1980ko hamarkada arte, 30.000 laguneko gutxiengo judua zegoen Etiopian, falatxa izenekoak, 1990eko hamarkadan Israelera lekualdatu zituztenak.
Jaiegunak kristauak, musulmanak eta militarrak dira batez ere:
Jaiegunak
Eguna | Euskarazko izena | Jatorrizko izena | Oharrak |
---|---|---|---|
urtarrilaren 6 edo 7 | eguberriak | Gänna/Ledät (ገናልደት) | Jesukristoren jaiotza |
urtarrilaren 19 | Timkat | Temqät (ጥምቀት) | Epifania |
apirila edo maiatza | Pazkoa | Fasika (ፋሲካ) | |
irailaren 11 | Urteberria | Enqutatash (እንቁጣጣሽ) | |
irailaren 27 edo 28 | Meskel | Mäsqäl (መስቀል) | Gurutze Santuaren eguna |
Jai musulman nagusiak (egunak hejira egutegian)
Eguna | Euskarazko izena | Jatorrizko izena | Oharrak |
---|---|---|---|
Chawal 1 | Aid el-Fitr | Id Alfitr | Ramadan amaiera |
Dhi Hidja 10 | Aid el-Adha | Id al Adh | Hadj-eko egun nagusia (erromesaldia Mekara) |
Rabi Thani 12 | Mawlid an-Nabi | Mäwlid | Profetaren jaiotza |
Jaiegun nazionalak
Eguna | Euskarazko izena | Jatorrizko izena | Oharrak |
---|---|---|---|
martxoaren 2 | Adwako Guduko oroitzapena | Adwa del (ዓድዋ ድል) | Menelik II.aren garaipena Italiarren aurka (1896) |
maiatzaren lehena | Langileen eguna | ||
maiatzaren 5 | Askapen eguna / Etiopiar Abertzaleen garaipena | Omédla del (ኦሜድላ ድል) | Haile Selassieren itzulera Addis Abebara (1941) |
maiatzaren 28 | Derg-en erorketa |
Etiopiar ezagunak
- Haile Selassie (1930-1974), herrialdeko azken enperadorea.
- Mengistu Haile Mariam (1937-), presidente komunista.
- Haile Gebrselassie (1973-), atleta.
- Kenenisa Bekele (1982-), atleta.
- Tirunesh Dibaba (1985-), atleta.
Ikus, gainera
Baita ere
- Etiopia Bernardo Atxagaren poesia liburua.
Kanpo loturak
- Jalgi.com atlasa datuak, mapak eta irudiak
- (Ingelesez) CIA - World Factbook Geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Etiopia |