Begoñako basilika: berrikuspenen arteko aldeak
jaiak |
83.213.33.100 (eztabaida) wikilariaren 6276199 berrikuspena desegin da (bandalismoa) Etiketa: Desegin |
||
32. lerroa: | 32. lerroa: | ||
== Jaiak == |
== Jaiak == |
||
Basilikaren jai nagusiak [[abuztuaren 15]]ean (Mariaren Jasone) eta [[urriaren 11]]n ([[Begoñako Andre Maria]]) ospatzen dituzte. [[Bilboaldea]]n eta [[Bizkaia]] osoan hara erromes joateko ohitura dago. Horrela, [[San Joan Laterangoaren basilika]]ren lotuta dagoenez, induljentzia edo barkamena lortzen dute. |
|||
== Galeria == |
== Galeria == |
15:46, 11 ekaina 2018ko berrikusketa
Begoñako basilika | |
---|---|
Kostaldeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Begoña eta Bilbo |
Koordenatuak | 43°15′31″N 2°54′50″W / 43.258686°N 2.913847°W |
Altitudea | 12 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1511 - 1621 |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Bilboko elizbarrutia |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa |
Ondarea | |
247 | |
Webgune ofiziala | |
Begoñako basilika Bilboko izen bereko auzoan dagoen basilika da, Bizkaiko zaindaria den Begoñako Andre Mariaren omenez egina.
Egungo apaiza Jesús Francisco Garitaonandia da.
Historia
Nahiz eta lehen beste eraikinak izan, egungo basilika XVI. mendekoa da, Sancho Martínez de Aregok diseinatua. Bere hiru nabeen eraikuntza XVII. mendean bukatu zuten, hau da, 1511an hasi zenetik mende bat iraun zuten. Eraiki zuten bitartean gotiko estiloa garatu zuten eta Gil de Hontañónek egindako aurrealdea beste zatiak ez bezalakoa da.
XIX. mendean, basilikak Bilboko harresia osatu zuen. Izan ere, Tomas Zumalakarregi jeneral karlista bertatik hurbil zauritu zuten. Gudak erabat kaltetu zuen eraikina. Hori zela eta dorrea zein fatxadaren zati bat José María Basterrak zaharberritu zuen 1902 eta 1907 bitartean.
1942ko abuztuaren 16an, falangistek bonba bat jarri zuten basilikaren ateetan karlistak hiltzeko asmotan. Zenbait zauritu izan ziren. Juan José Domínguez falangista ezaguna heriotz-zigorra jaso zuen ekintza hau egiteagatik.
Kalteak zaharberritzeko lanek 1993ko irailetik 1994ko ekainera iraun zuten, hormak garbitu zituztenak. Kanpaidorreak 24 kanpai ditu, astunena tona batekoa izanik. Kanpaiak 1922an Suitzako Sumiswalden egin zuten eta zapi doinu ezberdin jotzen dituzte.
Salbe eta basilika
Bilboko Salbe auzoaren izena hortik portura zetozen marinelak basilikaren lehendabiziko ikuspegia zutelako datorkio. Bere bidaia bukatuta zegoela eskertzeko, Begoñako Andre Mariari Salbe bat esaten zioten.
Jaiak
Basilikaren jai nagusiak abuztuaren 15ean (Mariaren Jasone) eta urriaren 11n (Begoñako Andre Maria) ospatzen dituzte. Bilboaldean eta Bizkaia osoan hara erromes joateko ohitura dago. Horrela, San Joan Laterangoaren basilikaren lotuta dagoenez, induljentzia edo barkamena lortzen dute.
Galeria
-
Antzinako erretaula
-
Francisco Mendieta (1607) Ezkontza bat
-
1640ko erretaula
-
Lehen Gerra Karlistaren osteko erromeria
-
1846ko irudia. Basilika eta Zumalakarregi zauritua izan zen etxea
-
1854ko irudia
-
Ezkontza bat, 1930
-
Ikuspegia Zumalakarregi etorbidetik
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Begoñako basilika |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
- (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala