Leukotrieno

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leukotrienoak» orritik birbideratua)
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
B4 leukotrienoaren egitura kimikoa.
C4 leukotrienoaren egitura kimikoa.
D4 leukotrienoaren egitura kimikoa.

Leukotrienoak eikosanoideen taldeko molekulak dira, lipidoak beraz.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bengt Samuelsson biokimikari suediarrak izendatu zituen 1979an. Leukozitoetan aurkitu ziren eta hiru lotura bikoitz azaltzen dituztenez "leuko" eta "trieno" hitzak elkartu zituen.

Motak eta funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat leukotrieno ezagutzen dira, hauek dira garrantzitsuenak:

  • D4 leukotrienoa (LTD4): muskulu leunaren kontrakzioa eragiten dute. Asma duten gaixoengan kontrakzio hori arnas aparatuan gertatzen da[1].
  • Zisteinil leukotrienoa (LTC4): Zisteina dute erradikal gisa. Anafilaxiaren erantzun geldoko sustantzia (SRS-A) sortzen dute, muskulu leunaren kontrakzio geldoa baina iraunkorra eraginez[2].
  • B4 leukotrienoa (LTB4): Kaltetutako eremuetara neutrofiloak erakartzen dituzte[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Nelson, David L.; Lehninger, Albert L.; Cox, Michael M.. (2008-02). Lehninger Principles of Biochemistry. Macmillan ISBN 9780716771081. (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
  2. «Dorlands Medical Dictionary» web.archive.org 2007-01-09 (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
  3. (Ingelesez) «Leukotriene B4» The International Journal of Biochemistry & Cell Biology 30 (2): 173–178. 1998-03-27  doi:10.1016/S1357-2725(97)00123-4. ISSN 1357-2725. (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]