San Mames Barria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


San Mames Barria
UEFA 5 stars.svg
Solar San Mamés.jpg
Lursail horretan ari dira estadio berria eraikitzen.
Datuak
Kokapena Bizkaia Bilbo, Bizkaia
 Euskal Herria
Inaugurazioa 2014
Mota Belarra
Edukiera 53.000 ikusle
Neurriak Jakiteke
Jabea San Mames Barria S.L (Athletic Club, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta BBK)
Etxeko taldea Bilboko Athletic Kluba

San Mames Barria, E.M, (San Mames Berria euskara batuan), Bilboko Athletic Club taldearen San Mames zaharra ordezkatuko duen estadio berriaren eraikuntza kudeatuko duen elkartea da. Bilboko (Bizkaia, Euskal Herria) estadioa 2007ko martxoan aurkeztu zen, 2009ko amaiera eta 2010eko hasiera aldean bere eraikuntzari ekingo zaio;[1] 2014 urterako martxan egotea aurreikusten da.[2] Estadioaren zati bat xede honetarako eraitsi zen antzinako Erakustazokaren gainean eraikiko da.

Zelai berriak 53.000 eserleku, VIP 122 palko eta lurrazpiko 301 aparkaleku izango ditu, UEFAren Estadioetako Azpiegituren Erregulazioak eskatzen dituen baldintza guztiak betetzen ditu, hortaz bertan Txapeldunen Liga, Munduko Futbol Txapelketaren finalak eta beste hainbat nazioarteko ekitaldi ospatu ahal izango dira. Estadioaren kanpoko aldea metalezko egitura batek sostengatutako beirazko ezkatez osatua egongo da. Jatetxea, klubaren museo handia, txokoa, gimnasioa, palkoa, VIP guneak eta aparkalekua izango ditu. (Ikus estadio berriaren bideoa)

2010eko martxoaren 9an iragarri zenez, 2012-2013 denboraldi hastapenean hasiko litzateke Athletic estadio berrian jokatzen.[3]

Eduki-taula

Eraikitzea [aldatu]

Eraikitze era [aldatu]

San Mamés Barria antzinako erakustazoka eta San Mames estadio zaharra zegoen lursailean eraikiko da, San Mames Barria estadioaren 3/4 eraikitzean San Mames zaharra eraitsi egingo da. Lehenbizi alboetako harmailak eta ondoetako harmaila bat jasoko dira. Behin hauek eraiki ostean, Athletic taldea bere zelai berrira lekualdatu eta alboetako harmaila bat oraindik amaitzeke izango delarik bertan jokatzen hasiko da. Ondoren, San Mames zaharra eraitsiko da (2013. urtean zehar, honela San Mames historikoak 100 urteko historia betetzea lortuko du). Behin hondakinak kendu eta gero, San Mames zaharreko antzinako tribuna nagusia zegoen lekuan azkeneko ondoko harmaila eraikiko da. Ondoko harmaila hori eraiki ondoren, estadioa erabat amaituta egongo da (2014ko hasiera alderako aurreikusten da). Gainontzeko lursaila EHUren zenbait eraikin altxatzeko berrerabiliko da.

Lursail horretan ari dira San Mames Barria estadioa eraikitzen.

2009ko urriaren 19an Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak jakinarazi zuenez,[4] 2010eko udaberrian San Mames berriaren lehen harria jarriko da, eraikinak 160 milioi euroko aurrekontua izango du eta 2015ean amaitzea aurreikusten dute. Guztira 53.000 lagunentzat lekua izango du San Mames berriak.

  • Oharra: Eraikitze era hau 2007an aurkeztutako lehenbiziko proiektu ofizialari dagokio, halere 2009/10eko Espainiako Futbol Ligan zehar aurkeztutako behin-behineko proiektuarekin parekatuz gero aldaketa batzuk izan litzake.

Proiektuaren bilakaera [aldatu]

Proiektua Urtea Estadioaren edukiera Kostua Zehaztapenak
Hasierako proiektua 2007 55.000 200.000.000€ Estadioa Allianz Arenan oinarritua legoke eta 3 harmaila, gaueko argiztapena eta bertako taldeak gola sartzen duen aldietarako argi dirdiragarriak lituzke.
Hobetutako proiektua 2008 58.000 240.000.000€ Estadioak bere edukiera 3.000 eserlekutan gehituko luke.
Behin betiko proiektua 2009 53.100 211.000.000€ Krisia eta aurrekontu arazoen ondorioz estadioko kostuaren murrizketa burutu zen, beste gauzen artean, hirugarren harmaila eta gaueko argiztapena sakrifikatuz.

Finantzaketa [aldatu]

Estadioaren eraikuntzaren finantzaketa San Mames Berria S.L.-k burutu du. Elkartea 5 bazkideek osatzen dute eta bakoitzak ondorengo diru-kopurua eman du:

Bazkidea Emandako dirua
Athletic Cluba 50.000.000
Eusko Jaurlaritza 50.000.000
Bizkaiko Foru Aldundia 50.000.000
BBK 50.000.000
Bilboko Udala 12.000.000

Erreferentziak [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa