San Migelen santutegia
Wikipedia(e)tik
San Migelen santutegia Aralarko mendilerroan kokatutako basilika da, Euskal Herri osoan estilo erromanikoaren eredu paregabea dena. Uharte-Arakil ohiko abiapuntua da, izan ere udalerri horretan kokatuta dago santutegia.
Lehen aipamena XI. mendekoa da, bi mende lehenago bertan beste tenplu bat zegoela ematen badu ere.
Eduki-taula |
[aldatu] Erretaula
XII. mendeko artelan ederra da, Europako bakarrenetarikoa, esmalteek osatutakoa.
[aldatu] San Migelen irudia
XVIII. mendeko azal barrokoa da, barruan jatorrizko irudia gordetzen duena, zurezkoa.
[aldatu] Elezaharra
Antzinako denboretan, Goñerriko Teodosio "Buruzagia" izeneko jauna musulmanen aurka borrokatzeko abiatu zen. Gaztelura itzultzean, Basajaunaz mozorroturiko deabruak esan zion haren emaztea morroi batekin zebilela. Sumindurik, Teodosio sartu zen logelan eta bertan zeudenak erail zituen, emaztea eta ustezko amorantea zirela pentsatuz. Hortik gutxira, dena engainu bat izan zela konturatu zen, eraildakoak haren gurasoak zirela jabetuz. Damutu eta abaildurik, Erromararaino jaon zen erromes eta Aita Sainduari barkamena eskatu zion. Horrek horrenbeste egin zuen, baina zigor gisa etxera kateaturik itzultzea agindu zion. Aralarren sarturik, leize batetik herensuge batek oldartu zion, eta San Migelen babesa erregutu zuen. Orduan goiangerua agertu zitzaion eta "Nor Jaungoikoa bezala!" esan zuen. Orduan Teodosio aske gelditu zen eta, eskerturik, basilika eraikitzea agindu zuen, San Miguel in Excelsis izenarekin.

