Zerio (elementua)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zerioa
58 LantanoaZerioaPraseodimioa
-

Ce

Th
Ce-TableImage.png
Orokorra
Izena, Ikurra, Zenbakia Zerioa, Ce, 58
Serie kimikoa lantanidoak
Taldea, periodoa, orbitala -, 6, f
Itxura zuri zilarkara
Zerioa
Masa atomikoa 140,116(1) g/mol
Konfigurazio elektronikoa [Xe] 4f1 5d1 6s2
Elektroiak orbitaleko 2, 8, 18, 19, 9, 2
Propietate fisikoak
Egoera solidoa
Dentsitatea (0 °C, 101,325 kPa)
6,770 g/L
Urtze-puntua 1.068 K
(795 °C, 1.463 °F)
Irakite-puntua 3.716 K
(3.443 °C, 6.229 °F)
Urtze-entalpia 5,46 kJ·mol−1
Irakite-entalpia 398 kJ·mol−1
Bero espezifikoa (25 °C) 26,94 J·mol−1·K−1
Lurrun-presioa
P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K 1.992 2.194 2.442 2.754 3.159 3.705
Propietate atomikoak
Kristal-egitura kubikoa, aurpegietan zentratua
Oxidazio-zenbakia(k) 3, 4
(oxido basiko ahula)
Elektronegatibotasuna 1,12 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala 1.a: 534,4 kJ/mol
2.a: 1.050 kJ/mol
3.a: 1.949 kJ/mol
Erradio atomikoa
(batezbestekoa)
185 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa (300 K) 11,3 W·m−1·K−1
Soinuaren abiadura 2.100 m/s
Isotopo egonkorrenak
Artikulu nagusia: zerio (elementua)aren isotopoak
iso UE Sd-P D DE (MeV) DP
134Ce Sintetikoa 3,16 e ε 0,500 134La
136Ce  %0,185 Ce egonkorra da 78 neutroirekin
138Ce  %0,251 Ce egonkorra da 80 neutroirekin
139Ce Sintetikoa 137,640 e ε 0,278 139La
140Ce  %88,450 Ce egonkorra da 82 neutroirekin
141Ce Sintetikoa 32,501 e β- 0,581 141Pr
142Ce  %11,114 >5x1016 u β-β- ezezaguna 142Nd
142Ce Sintetikoa 284,893 e β- 0,319 144Pr
Erreferentziak

Zerioa elementu kimiko bat da, Ce ikurra eta 58 zenbaki atomikoa dituena.

Ezaugarri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerio lagina.

Lantanidoen taldeko metal zilarkara distiratsua da. Burdinaren antzekoa da kolorez eta lustrez, baina biguna, xaflakorra eta harikorra da. Zerioa elementu ez-erradioaktibo guztien arteko likido-tarterik luzeena dauka, 2.648 °C (795 °C-etik 3.443 °C-era). 797 °C-an urtzen da.

Nahiz eta zerioa lur arraroen multzoko elementu kimikoa izan, izatez beruna baino arruntagoa da. Kantitate handi samarretan aurki daiteke Lurrazalean (68 ppm). Lur arraroen hainbat aleaziotan erabiltzen da.

Erreaktibitate handia du: lur arraroen artean, europioa soilik da erreaktiboagoa. Azkar ugertzen da airearekin kontaktuan. Disoluzio alkalinoek eta azido diluitu zein kontzentratuek berehala erasaten diote. Zerioa astiro oxidatzen da ur hotzetan eta azkar ur berotan. Egoera puruan suak har dezake urratzen bada.

Zerio(IV) gatzak laranja gorrixkak edo horixkak izan ohi dira, eta zerio(III) gatzak zuriak edo gardenak. Bi oxidazio-egoerok indartsu xurgatzen dute argi ultramorea. Zerio(III) betaurreko gardenak egiteko erabil daiteke, argi ultramorea ia erabat xurgatzen baitu.

Lur arraroen nahasteetan oso erraz antzematen da test kualitatibo baten bidez: lantanidoen ur-disoluzio bati amoniakoa eta hidrogeno peroxidoa eransten bazaio, kolore marroi ilun berezia hartzen du zerioa badauka.

Lur arraroetako metalik ugariena da. Gadolinita, zerita eta monazita meetan agertzen da eta kloruroaren elektrolisi bidez lor daiteke.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1803an aurkitu zuten Berzelius eta Hisingerrek, alde batetik, eta Klaprothek, bestetik.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gauza askotarako erabiltzen da; beiragintzan, optika industrian, kimikan, argazkigintzan eta metalurgian, besteak beste.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zerio (elementua) Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]