Gaztelania: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa |
t Marcosrb2000 wikilariaren aldaketak ezabatuz, TheklanBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da. Etiketa: lehengoratzea |
||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
{{HezkuntzaPrograma}} |
{{HezkuntzaPrograma}} |
||
{{Hizkuntza infotaula |
{{Hizkuntza infotaula |
||
|izena = |
|izena = Gaztelania, espainiera |
||
| jatorrizko izena = {{lang|es|Castellano, Español}} |
| jatorrizko izena = {{lang|es|Castellano, Español}} |
||
| familiaren kolorea = Indoeuroparra |
| familiaren kolorea = Indoeuroparra |
||
25. lerroa: | 25. lerroa: | ||
'''Gaztelania''' edo '''espainiera'''<ref name="Euskaltzaindia">{{erreferentzia|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua=38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak}}. [[Euskaltzaindia]]k [[Hiztegi Batua]]n izen biak onartzen ditu. [[Sinonimo]]ak dira. '''Gaztelera''' hitza onartu arren, '''gaztelania''' hobesten du.</ref> ({{lang|es|''castellano, español''}}) [[hizkuntza erromantzeak|hizkuntza erromantze]] bat da, iberiar taldekoa. Erdi Aroko [[Gaztelako Erresuma]]n sortu zen, [[latin]] arruntak bertako hizkuntzekin izandako ukipen-egoeraren ondorioz. Horrela bada, [[euskara]]ren hainbat ezaugarri fonetiko bereganatu ditu (bost bokaleko sistema, hasierako ''f''-a galtzea...). |
'''Gaztelania''' edo '''espainiera'''<ref name="Euskaltzaindia">{{erreferentzia|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua=38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak}}. [[Euskaltzaindia]]k [[Hiztegi Batua]]n izen biak onartzen ditu. [[Sinonimo]]ak dira. '''Gaztelera''' hitza onartu arren, '''gaztelania''' hobesten du.</ref> ({{lang|es|''castellano, español''}}) [[hizkuntza erromantzeak|hizkuntza erromantze]] bat da, iberiar taldekoa. Erdi Aroko [[Gaztelako Erresuma]]n sortu zen, [[latin]] arruntak bertako hizkuntzekin izandako ukipen-egoeraren ondorioz. Horrela bada, [[euskara]]ren hainbat ezaugarri fonetiko bereganatu ditu (bost bokaleko sistema, hasierako ''f''-a galtzea...). |
||
[[Mundu]]an 407 milioi pertsonak [[lehen hizkuntza]] dute.<ref name=Parkvall2010/> [[Espainia]]ko eta [[Hispanoamerika]]ko ia estatu guztietan ofiziala da. Ama hizkuntza moduan, munduko [[bigarren hizkuntza]] erabiliena da, [[txinera]]ren atzetik. Bigarren hizkuntzatzat dutenak ere kontuan hartuta (guztira, |
[[Mundu]]an 407 milioi pertsonak [[lehen hizkuntza]] dute.<ref name=Parkvall2010/> [[Espainia]]ko eta [[Hispanoamerika]]ko ia estatu guztietan ofiziala da. Ama hizkuntza moduan, munduko [[bigarren hizkuntza]] erabiliena da, [[txinera]]ren atzetik. Bigarren hizkuntzatzat dutenak ere kontuan hartuta (guztira, 600 milioi pertsona), munduko laugarrena da, [[txinera]], [[ingeles]]a eta [[hindi]]aren ondoren. |
||
== Gaztelaniaren lurralde eremua == |
== Gaztelaniaren lurralde eremua == |
21:17, 13 otsaila 2018ko berrikusketa
Gaztelania edo espainiera[2] (castellano, español) hizkuntza erromantze bat da, iberiar taldekoa. Erdi Aroko Gaztelako Erresuman sortu zen, latin arruntak bertako hizkuntzekin izandako ukipen-egoeraren ondorioz. Horrela bada, euskararen hainbat ezaugarri fonetiko bereganatu ditu (bost bokaleko sistema, hasierako f-a galtzea...).
Munduan 407 milioi pertsonak lehen hizkuntza dute.[1] Espainiako eta Hispanoamerikako ia estatu guztietan ofiziala da. Ama hizkuntza moduan, munduko bigarren hizkuntza erabiliena da, txineraren atzetik. Bigarren hizkuntzatzat dutenak ere kontuan hartuta (guztira, 600 milioi pertsona), munduko laugarrena da, txinera, ingelesa eta hindiaren ondoren.
Gaztelaniaren lurralde eremua
Hona hemen gaztelaniazko hiztun gehien dituzten estatuen zerrenda:
Alfabetikoki sailkatuta | Lehen hizkuntza duten hiztunen kopuruaren arabera |
---|---|
|
|
Hiztegi laburra
- derecha: eskuin
- izquierda: ezker
- abajo: behera
- piedra: harri
- bien: ongi
- mal: gaizki
- al lado: ondoan
- ¡Hola!: Kaixo!
- Buenos días: Egun on
- Buenas tardes: Arratsalde on
- Buenas noches: Gabon
- Adiós: Agur / Adio
- Saludar: Agurtu
- Despedirse: Agurtu
- ¡Hasta la vista!: Hurren arte!
- ¡Hasta luego!: Gero arte!
- por favor: mesedez
- ¿Qué tal?: Zer moduz?
- Bien, ¿y tú?: Ondo/Ongi, eta zu?
- Lo siento, perdón: Barkatu
- ¿Qué hora es?: Zer ordu da?
- Eres muy guapo/guapa: Oso ederra zara
- Muchas gracias: Eskerrik asko
- De nada: Ez horregatik
- Te quiero: Maite zaitut
- feliz: pozik
- triste: goibel
- enfadado/a: haserre
- aburrido/a: aspertuta
- sí: bai
- no: ez
- No entiendo: Ez dut ulertzen
- No fumar: Ez erre
- agujero: zulo
- caserío: baserri
- ratón: sagu
- perro: txakur
- gato: katu
- pan: ogi
- panadería: okindegi
- comida: janari
- desayuno: gosari
- almuerzo: bazkari
- cena: afari
- calle: kale
- fiesta: jai
- parranda: parranda
- boina: txapel
- ¡Felicidades!: Zorionak! / Urte askotarako!
- amigo / amiga: adiskide
- madre: ama
- padre: aita
- padres: gurasoak
- abuelo: aitona
- abuela: amona
- hijo: seme
- hija: alaba
- hermano: anaia edo neba
- hermana: arreba edo ahizpa
- casa: etxe
- dinero: diru
- deporte: kirol
- nuevo: berri
- viejo: zahar
- nombre: izen
- apellido: deitura
- pueblo: herri
- ciudad: hiri
- monte: mendi
- llanada: lautada
- valle: haran
- mar: itsaso
- río: ibai
- sol: eguzki
- nube: hodei
- viento: haize
- cielo: zeru
- estrella: izar
- Marte: Marte
- Venus: Artizar
- luna: ilargi
- lluvia: euri
- nieve: elur
- granizo: txingor
- flor: lore
- zurrón: zorro
- muchacho: mutil
- muchacha: neska
Historia
Antzinako gaztelania Erdi Aroan Kantabria aldeko latinaren aldaera izan zen. Beste hizkuntza batuen eragina jaso zuen, batik bat arabierarena, baina baita bisigodoen germaniar hizkuntzarena eta aurreko iberiar sustraiarena ere. Euskarak ere eragina izan omen zuen, fonologian batik bat (bost bokal izatea, b eta v kontsonanteen arteko nahasketa, hasierako f-aren galera...), baina hori finkatzeke dago.
Errekonkistaren garaian, Iberiar penintsulan zehar hedatu zen Gaztelako Erresuma bera hedatu ahala. Kontsonanteen birdoitze baten ondoren, egungo egitura sortu zuen.[3] XVI. mendetik aurrera, Espainiar Inperioa Ameriketara eta Asiara hedatzean, gaztelania ere zabaldu zen. Hastapenean tokian tokiko hizkuntzak errespetatu baziren ere, XVIII. mendetik aurrera gaztelaniaren erabilera inposatuz joan zen. XIX. mendean, Ameriketako herrialdeek independentzia lortu zutenean, elite berriek gaztelania areago zabaldu zuten, herrialde bakoitzean nazio batasuna indartzearren.
Lehen gramatika 1492koa da, Antonio de Nebrijak idatzia, Europako hizkuntza moderno baterako aurrenekoa. Hizkuntzaren Errege Akademia 1713an sortu zen, "gaztelaniaren hitzak eta esapideak erarik zuzenenean, dotoreenean eta garbienean finkatzeko".
Egungo egoerari dagokionez, gaztelania 21 herrialdetan ofiziala da, hiru kontinentetan (Europan: Espainia; Afrikan: Ekuatore Ginea; eta gainerakoak, Amerikan). Mundu osoan, 407 milioi lagunek dute lehen hizkuntzatzat.[1]
Ikus, gainera
Erreferentziak
- ↑ a b c Mikael Parkvall, «Världens 100 största språk 2010» (munduko 100 hizkuntza handienak, 2010ean), in Nationalencyklopedin.
- ↑ Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .. Euskaltzaindiak Hiztegi Batuan izen biak onartzen ditu. Sinonimoak dira. Gaztelera hitza onartu arren, gaztelania hobesten du.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cano, Rafael. (2005). Historia de la lengua española. Bartzelona: Ariel Lingüística.
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gaztelania |
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |
- (Gaztelaniaz) Espainiako Errege Akademiaren webgunea
Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak | ||
---|---|---|
Alemana · Bulgariera · Daniera · Errumaniera · Eslovakiera · Esloveniera · Estoniera · Finlandiera · Frantsesa · Gaelera · Gaztelania · Greziera · Hungariera · Ingelesa · Italiera · Letoniera · Lituaniera · Maltera · Nederlandera · Poloniera · Portugesa · Suediera · Txekiera |