Nafarroako Erribera
- Artikulu hau Nafarroako eskualderi buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Erribera (argipena).
Erribera erliebe laua duen Nafarroako eskualdea da, herrialdearen hegoaldean kokatuta dagoena Ebro ibaiaren inguruan. Bi zatitan banatu ohi da: Goi Erribera eta Behe Erribera.
Bere lekurik ezagunetarikoa Bardeetako Natura Parkea dira, buztinezko zorua duen basamortu antzeko bat.
Hitzaren jatorria nahasgarria da euskaraz mintzatzerakoan. Alde batetik "herri-behera" hitzetatik dator, Erronkariko artzainek horrela deitu ohi ziotelako ardiak eramaten zituzten lur lauari. Beste aldetik, gaztelerako "ribera" hitzak latindar jatorria du eta euskalduntzerakoan "Erribera" bezala geldituko litzateke.
Eduki-taula |
[aldatu] Merindadeak
Erriberak Tuterako merindadea osorik barne hartzen du, bai eta Erriberriko eta Lizarrakoen zati handi bana ere bai.
[aldatu] Udalerriak
[aldatu] Behe Erriberan
Ablitas, Alesbes, Arketas, Azkoien, Barillas, Buñuel, Cabanillas, Cadreita, Cascante, Castejon, Corella, Cortes, Fitero, Fontellas, Melida, Milagro, Monteagudo, Murchante, Murillo el Cuende, Murillo el Fruto, Ribaforada, Santakara, Tulebras, Tutera, Valtierra, Zarrakaztelu eta Zentroniko.
[aldatu] Goi Erriberan
Andosilla, Azagra, Carcar, Faltzes, Funes, Lodosa, Martzilla, Peralta, San Adrian, Sartaguda eta Sesma.
[aldatu] Ekonomia
Nekazaritza jarduera ekonomiko nagusia da. Ortu nafarrak emandako fruituen artean mahatsa, oliba, orburua edo alkatxofa, zainzuria, uraza edo letxuga, tomateak eta piperrak ditugu, besteak beste.
Erriberako ardoa Nafarroa Jatorrizko Izendapena hartzen du, nahiz eta udalerri batzuek Errioxa Jatorrizko Izendapena jasotzen duten.
Industria upeltegi, olio eta kontserbagintzako erdiko enpresetan dago.
[aldatu] Hizkuntza
Gaztelania eskualdeko hizkuntza nagusia da eta ofizialki bakarra. Euskarak ez du ofizialtasunik zonalde honetan Ley Foral del Vascuence delako legearen arabera. Erriberatarrek ez dute ez euskara ikasteko eskola publikoetan nahiz administrazioan erabiltzeko eskubiderik eta euskal toponimia duten udalerriek ez dute beren izena euskaratzerik.
Aintzina galdu zen Erriberako jatorrizko euskara (I. eta X. mendeen artean) eta euskara berreskuratzearen aldeko mugimenduak ikastoletan (2007 arte legez kanpo) eta elkarte kulturaletan biltzen dira, Nafarroako Gobernuaren inolako laguntzarik gabe.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo Loturak
- (Gaztelaniaz) Ribera de Navarra-Eder Patzuergoa