Murillo el Cuende
- Artikulu hau hiru gunek osatutako Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Murillo.
|
Murillo el Cuende |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Murillo el Cuende | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Erriberriko merindadea Arga-Aragoiko Erribera |
||
| Alkatea | Jesús María Mar Iturbide (PSN) |
||
| Herritarra | murilloar | ||
| Koordenatuak | 42°23′52″N 1°37′47″W / 42.39778°N 1.62972°WKoordenatuak: 42°23′52″N 1°37′47″W / 42.39778°N 1.62972°W | ||
| Eremua | 58,85 km2 | ||
| Garaiera | 350 m | ||
| Distantzia | 50 km Iruñera | ||
| Posta kodea | 31391 |
||
| Biztanleria | 687 bizt. (2012) | ||
| Dentsitatea | 11,67 bizt./km² | ||
| www.murilloelcuende.com http://www.murilloelcuende.com/ www.murilloelcuende.com | |||
Murillo el Cuende[1] Nafarroako hegoaldean dagoen udalerria da. 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 687 biztanle ditu eta Nafarroako hiriburutik 50 kilometrora dago.
Eduki-taula |
Inguru naturala eta kokalekua[aldatu]
Murillo el Cuende Erriberriko merindadeko udalerria da, Bardeetatik iparraldera, eta Erriberritik hamar kilometro hegoaldera. Herrira heltzeko N-121 errepidea hartu behar da Caparroso edo Erriberri abiapuntutzat harturik.
Geografiaren aldetik, Aragoi behereko eskualdean dago, hau da, Aragoi ibaiaren ibilguaren behereneko aldean.[2][3]
Mugakide ditu iparraldean Erriberri eta Pitillas, hegoaldean Bardeak, ekialdean Santakara eta Melida eta mendebaldean Caparroso.
Klima eta landaredia[aldatu]
Udalerriak klima mediterraniar kontinentala dauka. Urteko batez besteko tenperatura 14 gradukoa (aldaketa termiko handiarekin) eta prezipitazioak 400 eta 500mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 60-70 baino ez dira izaten. Prezipitazioak nahiko irregularrak dira urte osoan zehar (ekainekin abuztura hiru hilabete idor daude), eta orokorrean ugariagoak dira udaberri eta udazkenean. Haizerik ohikoena iparreko zierzo haizea, eta uda garaian hegoaldekoa dira.
Murillo iparraldean klima mediterraniarrari dagozkion espeziak aurki daitezke, zumelak batez ere, eta hegoaldean, txapardi eta pinuak. Horrez gain, igeltsua ugaria den hegoaldeko lurretan, landared gipsikola eta halofiloak ageri dira.
Estazio meteorologikoa[aldatu]
Traibuenasko auzoan, itsasoaren mailatik 312 metrora, Nafarroako gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]
Herriak[aldatu]
Hiru herri daude udalerri honetan barnan: Murillo el Cuende izen berekoa, Errada eta Traibuenas.
Historia[aldatu]
Erradako kontzejua, 1972an sortu zen, Nafarroako Foru Aldundiarekin sinaturiko akordioaren ondorioz. Kontzejua Traibuenasko lurretan sortu zen. Kontzeju berriak 2.609 hektareako azalera izango zuen, Espainiako gobernuak herrigune berriak kolonizatzeko eginiko politikaren barnean. Erradako kontzejuko lehen bizilagunak 1960ko hamarkadaren hasierakoak dira, garai hartan hasi zirelako bertan etxeak eraikitzen. Kontzeju independientea eratu arte, Traibuenasko kontzejuko juntaren menpe izan ziren.
Traibuenasko kontzejua bestalde, 1845an baterabildu zen Murillo el Cuenden, Nafarroan eginiko erreforma administratiboarekin batera. 1855ean Nafarroan 13.000 hildakotik gora eragin zuen kolera izurriak Murillon izandako eragina, txikia izan zen.
Ekonomia[aldatu]
Murillo el Cuendeko iharduera ekonomiko nagusiak bi dira, industria eta batez ere nekazaritza. Biztanleriaren gehiengoa nekazaritzarekin zerikusia duten lanetan aritzen da, gehienbat Murillo el Cuende eta Traibuenasko kontzejuetan. Azken hontan, mahasti ugari dago landaturik, eta eskualdeko ardogintza enpresa garrantzitsu bat bertan dago.
Erradako egoera desberdina da, betan bizi diren familia bakoitzak, IRYDA elkartearei erositako lur zati bat dauka, baina gaur egun, lur horiek, ortu osagarriak baino ez dira. Zerri eta ardi abere-lurren ustiategiak nagusi dira bertan, guztira lau ustiategi daudelarik. Horrez gain, 25 pertsona enplegatzen dituen elementu elektromagnetikoak ekoizten dituen lantegi bat dago. Orokorrean, biztanle gehienak, Caparroso eta Tafallan dauden lantegietan egiten dute lan.
Demografia[aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 375 | 353 | 404 | 478 | 464 | 384 | 380 | 324 | 636 | 598 | 657 | 646 | 657 |
2008ko erroldaren arabera, 24 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,70a (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).
Ondarea[aldatu]
Murillo el Cuende[aldatu]
Santa Fe eliza, XVI. mendean eraiki eta XVIII. mendean handitu zen. Erretaula nagusiaren aurrealdean, XVIII. mendeko erretaula barroko bat ageri da. Herrigunetik, hurbil, muino txiki baten gainean, Erdi Aroko eliza txiki baten arrastoak daude, "Gurutze Santuaren baseliza" izenekoak. Eraikina, 1200. urtearen inguruan eraiki zen, eta gaur egun abside erdizirkularra eta ondoko zati bat baino ez dira mantentzen zutik.
Errada[aldatu]
Erradan, antzinako eraikuntzen arrasto ugari aurkitu dira. 100 metro harresi inguru azaleratu dira, eta bi dorreen arrastoak. Horrez gain, kale baten eta etxebizitza zaharren arrastoak aztertu dituzte harresiaren ondoan.
San Nikolas elizari dagokionez, 1986 eta 1987 urteen artean, Vianako Printzea elkarteak, eliza zaharberritzeko lanak hasi zituen. Elizaren atzean, nekropolia dago, bizilagunak euren jabetzekin lurperatzeko erabiltzen zena. Almenara dorrea bestalde, harlanduzko dorre biribila dau, herriaren defentsarako dorre baino, seinaleak egiteko erabiltzen zena.
Gaur egungo ondareari dagokionean, Gurutze Santuaren parrokia, herri berria 1960ko hamarkadan eraikitzearekin batera altxatu zen.
Traibuenas[aldatu]
San Joan Batailatzailearen eliza, XVI. mendearen hasieran eraiki zen. Barruan, XVIII. mendeko errataula nagusi barrokoa nabarmentzen da. Erretaularen ondoan, Familia Sakratuari buruzko margo bat dago.
Traibuenasko jauregia, Granadako dukearen jabetza izan zen, eta gaur egun honen ondorengoena. XV. mende amaierako atea eta saetera batzuk kontzerbatzen dira. Antzina, hobi bat izan zen jauregia inguratzen.
Politika[aldatu]
Udal hauteskundeak[aldatu]
2007an UPN alderdiko Ángel Arnaudas Granell aukeratu zuten alkatek. Udaleko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen Nafarroako Herriaren Batasunak eta hortaz gehiengo absolutua baina PSNrekin lau botoren alde txikia egon zela. Baliogabeko botoak 6 izan ziren (emandako guztien %1,22a) eta zurizko 18 boto izan ziren (botoen %3,72a). Abstentzioa %15,67koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| UPN | 235 | 4 |
| PSN | 231 | 3 |
2011ko udal hauteskundeetan alderdi berberak aurkeztu ziren baina egoera irauli egin zen eta PSNk irabazi zuen[5]. Alkatetza Jesús María Marrentzat izan zen.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| PSN | 277 | 5 |
| UPN | 165 | 2 |
Udaletxea[aldatu]
Udaletxea XX. mendearen amaieran berriztu zen azken aldiz. Beheko solairua harriz eginda dago eta lehen solairuan balkoi korritu bat ageri da. Balkoirantz zabaldutako bi hutsalen artean udalerriko armarria dago. Udala alkatea eta sei zinegotzik osatzen dute.
- HELBIDEA: Santa Fe Plaza, 5 (Murillo el Cuende kontzejua)
Murillo el Cuendeko alkateen zerrenda[aldatu]
| Urteak | Alkatea | Alderdia |
|---|---|---|
| 1979 - 1983 | ||
| 1983 - 1987 | ||
| 1987 - 1991 | ||
| 1991 - 1995 | ||
| 1995 - 1999 | ||
| 1999 - 2003 | Ángel Arnaudas Granell | UPN |
| 2003 - 2007 | Ángel Arnaudas Granell | UPN |
| 2007 - 2011 | Ángel Arnaudas Granell | UPN |
| 2011 - 2015 | Jesús María Mar Iturbide | PSN |
Euskara[aldatu]
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Murillo el Cuende eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %0,63k zekien euskaraz hitz egiten.
Jaiak eta ospakizunak[aldatu]
Murillo el Cuende[aldatu]
Herriko jaiak, abuztuko azken asteburuan ospatzen dira, Santa Feren omenez. Bestalde, maiatzaren 15ean eta egun hortatik hurbilen dagoen asteburuan, San Isidroren jaiak ospatzen dira, herriko nekazarien omenez.
Errada[aldatu]
Familiaren eguna, herriko gurasoen elkarteak antolatzen du, udalaren laguntzarekin, ekainean, umeek eskola amaitzean. [[Murillo el Cuendeko kontzejuak bezala, Erradak ere San Isidro eguna ospatzen du maiatzaren 15ean. Erradako herriko jaiak, abuztuko azken asteburuan ospatzen dira. Udalak, hiru herrietako jubilatuen arteko anaiarte bazkari bat antolatzen du.
Erromeria eta jai erlijiosei dagokionean honako jaiak ospatzen dira: irailean, Erradako gainean dagoen San Nikolas elizarako erromeria, maiatz edo ekainean Errozioko Ama Birjinaren erromeria, eta irailaren 14ean, Gurutze Santuaren gurtzea.
Traibuenas[aldatu]
Traibuenasko herriko jaiak, abuztuaren 29tik hurbilen dagoen asteburuan ospatzen dira, San Joanen omenez. Urriaren 7tik hurbilen dagoen igandean, Erradako gainean dagoen San Nikolas elizarako erromeria antolatzen da, Errosarioko Ama Birjinaren omenez.
Azpiegitura eta garraioak[aldatu]
Condaren Iruñea eta Lodosa bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko zerbitzu bakarra izaten da norabide bakoitzean. Autobusak honako ibilbidea egiten du:
- Iruñea - Noain - Tebas-Muru Artederreta - Barasoain - Puiu - Tafalla - Erriberri - Murillo el Cuende - Kaparroso - Martzilla - Azkoien - Milagro - Azagra - San Adrian - Andosilla - Karkar eta Lodosa
Zerbitzuak[aldatu]
Murillo el Cuende, Mairaga-Erdialdea mankomunitateko kidea da.
Ikus, gainera[aldatu]
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ Euskaltzaindia, 155. araua: Nafarroako udal izendegia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0155.pdf
- ↑ (Gaztelaniaz) Mairaga-Erdialdea Mankomunitatearen webgunean adierazten dute eskualde horretakoa dela.
- ↑ Euskaltzaindiak 151. arauan (5. orrialdea) dio «Aragoi beherea (-a)» izena duela Nafarroako eskualde geografiko horrek.
- ↑ Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
- ↑ Emaitzak Berrian.
Kanpo loturak[aldatu]
- (Gaztelaniaz) Murillo el Cuendeko udalaren webgunea.
- Erradako Itxaropen kalea Google Street View-n.
- (Gaztelaniaz) Murillo el Cuenderi buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
|
|||||||||||||