Fontellas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Fontellas

 Nafarroa Garaia

Fontellasgo armarria

Izen ofiziala Fontellas
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Tuterako merindadea
Alkatea Andrés Agorreta Arriazu (PSN)
Herritarra fontellastar
Koordenatuak 42°1′42″N 1°34′34″W / 42.02833°N 1.57611°W / 42.02833; -1.57611Koordenatuak: 42°1′42″N 1°34′34″W / 42.02833°N 1.57611°W / 42.02833; -1.57611

Navarra - Mapa municipal Fontellas.svg

Eremua 22,04 km2
Garaiera 276 m
Distantzia 98 km Iruñera
Posta kodea 31512
Biztanleria 955 bizt. (2012)
Dentsitatea 43,33 bizt./km²
http://www.fontellas.es

Fontellas[1] Nafarroako udalerria da. Tuterako merindadeko herri honek 955 biztanle zituen 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 98 kilometrora dago.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carlos V.aren jauregia.

Herria, Nafarroa hegoaldean kokatzen da, Tuterako merindadearen hegoaldeko muturrean. N-232 errepidetik Zaragoza-Tuterako norabidean ailegatzen da Fontellasera. Ebro ibaiak herria zeharkatzen du eta horrez gain Lodosako uretatze ubide eta Kanal inperialari esker, ehundaka hektarea fruita eta barazki landatzen dira herrian.

Fontellasek Tutera eta Cabanillasekin egiten du muga iparraldean, Ribaforadarekin ekialdean, eta Ablitasekin mendebalde eta hegoaldean.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteko batez besteko tenperatura 14 gradukoa eta prezipitazioak 500 eta 550mm artekoak dira. Urteroko egun euritsuak 55 inguru izaten dira. Fontellasek Ebro ibaiaren sakonuneak duen berezko klima dauka, prezipitazio eskasak, batez ere udaberri eta udazkenean, eta uda garaiko lehortea. Klimaren ezaugarriak, mediterraniar-kontinental motako klimari dagozkio.

Herriaren inguruko landaredia erabat aldatu da gizakiaren eragina dela eta, hori dela eta, gaur egun basoek udalerriaren azaleraren %0,1 baino ez dute hartzen. Nekazaritzarako laborantza lurrak eta larreak nagusitzen dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fontellaseko udalerriaren mugetan, hiru aztarnategi arkeologiko daude, Pedriñal (garai eneolitikoa), Bocal (Brontzezko aroa), eta El Castellar. Bertan, lanabes eta bestelako obketuen arrastoak aurkitu dira. Banu Qasi nafar Musulmandarren garaia existitzen zen jada Fontellasko herrixka. 1119ean Alfontso Borrokalaria erregeak lurraldea konkistatu eta Nafarroako erresumaren eskuetara igaro zen. Erdi Aroan zehar, Fontellas jaun ezberdinen jabegoko herria izan zen eta aldi motzetan Nafarroako erregeen jabetzakoa.

1438. urtean Azkoiengo familiaren esku geratu zen jaurerria. Ondoren XVI. mendea Gantetarren eskuetan XIX. mendearen erdialderarte. 1793ko apirilaren 10ean Carlos IV.a erregeak "Fontellasko markesa"ren titulua eman zion Jose Joaquin Diaz Medranokoa jaunari. XIX. mendearen bigarren erditik aurrera herria Cavero familiaren jabetzakoa izan zen.

1898ko otsailaren 7an Espainiako Austriako Maria Cristina erreginaordeak beste titulu bat eman zion Joaquin Cavero Sichar jaunari, "Gabardako konte" izendatuz. Jaurgoaren abolizioak gauzak ez zituen gehiegi aldatu, eta lurren eta etxeen jabegoa konteen esku izaten jarraitu zuen. Egoera XX. mendearen erdiraldera arte mantendu zen. 1953an aldundiak lur eremu handiak erosi zizkion konteari lehorreko laboreak eta sail ureztatuak osatzeko. Lurra ataletan edo famili-jabetzetan banatu zuten.

El Bocal[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «El Bocal»

El Bocal, edo El Bocal Real, Fontellasko herrigunetik banandutako auzoa da, Aragoiko Ubide Inperiala hasten den tokia. Ubidea eraikitzeko lehen lanak 1528. urtean hasi ziren Gil de Morlanesen eskutik. 1770ean uharka berri bat eraikitzen hasi ziren, jatorrizko ubidetik iparraldera, lehen uharka zaharkiturik geratu ostean. Uharka berria eraikitzeaz gain, hamaika konportadun "Konporta etxea" eraiki zuten Zaragozako Ramon de Pignatelli abadearen ekimenez. Horrez gain, ubidearen ibilbidea ere aldatu zen, sakonera eta zabalera handituz, ubidea Zaragozaraino nabigagarria izateko.

XVIII. mendearen amaieran, El Bocalko auzoa eraiki zuten, ubidearen mantenua egiten zuten langileentzako etxeekin, eta inguruko bidaiarientzako ostatu batekin. XIX. mendearen hasieran, ostatu berria, aduana eta San Carlos Borromeo eliza eraiki ziren. Biztanleri maximoa 1940ko erroldan izan zuen, 132 biztanle.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fontellasko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
349 349 360 393 439 475 488 497 528 487 543 782 856

2008ko erroldaren arabera, 86 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %9,99a (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fontellasko ekonomiaren ardatza nekazaritza da, horretan aritzen da herriko biztanleri aktiboaren erdia. Lur amankomunak 491,6 hektarea dira, landu daitezkeen lurren azalera txikia. Zerbitzuek biztanleri aktiboaren heren bat enplegatzen dituzte, batez ere, merkataritza eta herriko denda eta tabernetako langileak. Industria, nekazaritzatik ateratako produktuen transformazio lantegi txikiek osatzen dute.

Horrez gain, Tuteratik gertu dagoenez, Fontellasko herritar batzuk, Tutera eta inguruko industrialdetan egiten dute lan.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errosario eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko eraikinik garrantzitsuena da, eta Fontellas erdigunean dago. XVI. menderen erdialdean eraiki zen "Errege Katolikoen" estiloan. Hiru zatitan banaturiko nabe bakarra dauka, pentagono itxurako aurrealdea, eta izardun estaldura. XIX. mendearen amaieran, erabat eraberritu zen elizaren barrualdea, alboetako kaperak eraiki zirelarik. Kanpoaldean, adreiluzko fatxada berria egin zuten.

Nabe nagusiaren aurrealdean, erretaula nagusi manierista dago, XVII. mendearen hasieran egindakoa. XIX. mendeko eraberritzean, hainbat aldaketa egin zizkioten erretaulari. Parrokia-etxean XVII. mendearen hasierako Sortzez Garbiaren egurrezko irudi erromanista gordetzen da,

Fontellasko jauregia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Fontellasko jauregia (gaur egun existitzen ez dena), Nafarroako erreinuko hainbat dokumentutan agertzen da. 1520. urtean Carlos V.a erregearen agintaldian, jauregiko jabea barkatutako kaparea zen, nahiz eta Iruñan bizi. 1605. urtean jauregiko jabea Diego gante zen (jaurerrian legea ezartzeko eskumena zeukan pertsona bera).

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fontellas Nafarroako gobernuak egindako Euskararen Foru Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritar euskaldunak biztanleriaren %0,85 baino ez dira.

Argia Ikastola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argia Ikastola, Fontellasko Tuterako etorbidean dago. Ikastola 1984. urtean sortu zen eta gaur egungo egoitza 1995eko Nafarroa Oinez jaian lorturiko diruarekin eraiki ahal izan zen.

2002. urtean berriro ospatu zen Nafarroa Oinez Nafarroako ikastolen jaia, Fontellasen.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fontellasko alkatea Nafarroako Alderdi Sozialista alderdiko Andrés Agorreta Arriazu da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Udaleko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen PSNk eta hortaz gehiengo absolutua. Tuterarekin batera Nafarroa Bai koalizioak zerrenda aurkeztu zuen Tuterako merindadeko herri bakarra izan zen baina, Tuteran ez bezala, ez zuen ordezkaririk lortu.

Zurizko botoak 14 izan ziren (%2,53) eta baliogabeko botoak 2 (%0,36).

Fontellasko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
PSN 262 4
UPN 138 2
Candidatura Indep. Fontellas 111 1
Nafarroa Bai 29 0

2011n hauexek izan ziren aurkeztutako zerrendak eta lortu zituzten zinegotziak: PSN (4; alkatetza Agorretarentzat), UPN (2), PP (1), I-E (0) eta NaBai 2011 (0).

Fontellasko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
PSN 263 4
UPN 141 2
PP 107 1
I-E 14 0
NaBai 2011 9 0

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea XX. mendean eraiki zen, eta herriaren erdigunean dago, Foruen Plazan. Eraiki zenetik hainbat aldiz eraberritu dut eraikuntza, garrantzitsuena 1935ean. Inguruko egituren estilo arkitektoniko berdina erabiliz eraiki zuten, margoturiko fatxadekin. Udala alkatea eta sei zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Foruen Plaza, 1

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Andrés Agorreta Arriazu PSN
2011-2015 Andrés Agorreta Arriazu PSN

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Condaren Cortes eta Iruñea bitarteko autobus linea zuzenak zerbitzu bakarra dauka norabi bakoitzean eguneko. Ibilbidea, honakoa da:

Condaren Tutera eta Zaragoza bitarteko autobus lineak lau zerbitzu dauzka eguneko. Ibilbidea, honakoa da:

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fontellasko jaiak iraileko lehen ostegunetik aurrera ospatzen dira. Horrez gain, urtean zehar "Ehiztariaren jaiak" urrian, eta "Gazteriaren jaiak" maiatzean antolatzen dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa