Murillo el Fruto

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Murillo».

Murillo el Fruto

 Nafarroa Garaia
Murillo el Frutoko bandera

Murillo el Frutoko armarria

Izen ofiziala Murillo el Fruto
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Erriberriko merindadea
Arga-Aragoiko Erribera
Alkatea Javier Garritz Gabari
(Unión del Pueblo Murillo)
Herritarra murillotar
Koordenatuak 42°23′34″N 1°27′39″W / 42.39278°N 1.46083°W / 42.39278; -1.46083Koordenatuak: 42°23′34″N 1°27′39″W / 42.39278°N 1.46083°W / 42.39278; -1.46083

Navarra - Mapa municipal Murillo el Fruto.svg

Eremua 33,92 km2
Garaiera 661 m
Distantzia 68 km Iruñera
Posta kodea 31313
Biztanleria 683 bizt. (2012)
Dentsitatea 20,14 bizt./km²
www.murilloelfruto.com http://www.murilloelfruto.com www.murilloelfruto.com

Murillo el Fruto[1] Nafarroako hegoaldean dagoen udalerria da, Erriberriko merindadean eta Erriberan kokatua. 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 683 biztanle zituen.

Inguru naturala eta kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Erriberriko merindadearen hego-ekialdeko muturrean dago, Zangozako merindade eta Tuterako merindadearekin duen mugan. Murillo, Nafarroako hiriburutik 68 kilometrora dago.

Geografiaren aldetik, Aragoi behereko eskualdean dago, hau da, Aragoi ibaiaren ibilguaren behereneko aldean.[2][3]

Murillo el Frutoren herri mugakideak honakoak dira: Iparraldean Uxue, hegoaldean Zarrakaztelu, ekialdean Galipentzu eta Zarrakaztelu berriro eta mendebaldean Santakara.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Murilloko klimaren ezaugarriak negu hotzak, uda beroak, prezipitazio eskasak eta irregularrak urte osoan zehar, iparreko zierzo haizea, eta uda garaiko lehortea dira. Urteko batez besteko tenperatura 13 eta 14 gradu artekoa eta prezipitazioak 500 eta 600mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 70 izaten dira.

Landaredia udalerriak duen klima mediterraneoaren ondorio da, eta jatorrizko zuhaitzek eta landareek gizakiaren eta nekazaritzaren eragin handia izan dute, oraindik ere pinu eta mota batzuetako zuhaixkak geratzen dira.

Estazio meteorologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 393 metrora, Espainiako Nekazaritza ministerioaren estazio meteorologikoa dago.[4]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goi Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Murillo el Fruto herriaren sorrerari buruz ezer gutxi dakite historialariek, baina herria gaur egun dagoen gunetik gertu, musulmanen "Al-Qastil" izeneko lekua izan zen (gaztelua). 860. urtean, Muhammad I.a izeneko emir kordobarra gazteluaz jabetu zen, Abd al-Rahman III.ak Iruñaren aurkako borroketan suntsitu zutena, 924an. Tuyibi Abd al-Rahman ibn Yahyàren aurka Ramiro Gartzesek eginiko jazarpenean ere aipatzen da gaztelu hori, Esterkuelgo 975eko topaketaren ondoren. Historialari batzuen ustez, gaztelu hura da gaur egungo herriaren hasierako gunea.

Behe Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1102an Pedro I.a erregeak Medinaceliko forua eman zien murillotarrei. Herria jaurerri izan zen eta 1207an Antso VII.a indartsua erregeak 400 soldatatan neurtu zuen herriaren gaineko petxa. Antso VII.ak forua ere eman zien herritarrei urte hartan. 1266an Teobaldo II.a erregeak herrian zituen larre, etxe, mahasti eta bestelako guztiak eman zizkien herritarrei, eta ordainetan gari, garagarra eta urteroko ehun soldata itzuli behar zioten. 1269an, berriz, Olibako monasterioari Zarrakaztelu eta Santakara bitarteko lur batzuk saldu zizkiola jakinarazi zien murillotarrei.

1271n Enrique I.a Nafarroako erregeak baso batzuk eman zizkion Olibako monasterioari, dohaintzan, aurretik Teobaldok bere anaia izandakoak hartutako erabakia berretsi zuen eta Murilloko biztanleriari baso horien jabetza errespetatzeko agindu zuen. 1331n Evreuxko Felipe III.ak Murilloko foruak berretsi zituen, aurreko errege guztiek egin bezala. XII. mendearen amaieran, Murilloko alkaidea Urizko Martin Martinez zen, eta 1291an gazteluan eginiko lanak burutu zituen. 1337ko urrian, Aragoiko Pedro IV.a eta Evreuxko Felipe III.aren Maria alabaren arteko ezkontza zela eta, Nafarroako erregeak, Arguedas, Santakara, Galipentzu eta Murillo el Frutoko alkateak deitu zituen.

1402an, Carlos III.ak bahituran jarri zuen herria, Aragoiko Martin erregearen mesedetan, honen seme Siziliako Martin, Nafarroako Blankarekin ezkondu zenean. Blanka, Juan II.aren etorkizuneko emaztea eta Vianako printzearen ama zen. 1407ko apirilaren 10ean, Carlos III.a erregeak, Erriberri aukeratu zuen Erriberriko merindadeko hiriburu, eta momentu hartara arte Zangozako merindadeko herri izandako Murillo el Fruto, Erriberriko merindadeko herri bihurtu zen.

1423. urtean, Carlos III.a erregeak, murillotarren egoera ekonomiko larria zela eta, koroari ordaindu beharreko zergen herena barkatu zien. Barkamen hura, hamar urtez luzatuko zen. Nafarroako Filipe, Leonelen seme, eta Carlos III.aren sasiko umea, eta Azkoiengo Juanaren, Mosen Pierres Zaharraren alaba, arteko ezkontzan, 1424ean, Carlos III.ak 3.500 florin eskaini zizkien eta Murillo el Fruto, Santakara eta Pitillasko udalek zor zuten diruarekin ordainduko zirela agindu zuen. Dena den, Filipek ez zuen petxa haietaz gozatzeko aukerarik izan, Vianako printzeak 1447an Beaumonteko Juani eman zizkiolako. Dena den, 1450an Filiperen alarguna zen Juanak, dirua berreskuratzea lortu zuen.

XVI. mendetik aurrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1516an, Gaztelako ejerzitoak Nafarroako erresuma konkistatzean, Cisneros kardenalak, Murillo el Frutoko gaztelu historikoa eraistea agindu zuen. 1528an Andre Mariaren eliza eraikitzen hasi ziren, aurreragoko eliza aurregotiko baten arrastoen gainean. Elizaren eraikuntza lanak, 1582. urtean amaitu ziren. Eliza barruko erretaula nagusia bestalde Arzeizko Pedrok egin zuen 1558an, eliza oraindik amaitzeke zegoenean.

XVI. mende eta XVII. mendean Murillo el Frutok hainbat liskar izan zituen Cortesko markesekin, ordaindu beharreko zergak zirela eta. Herritarrek, erregeak aginduriko jaurerrira bueltatu nahi zuten, eta Carlos V.a erregeak halaxe egin zuen 1552an, baina jaurerria berreskuratzeko markesen ahalegina zela eta, gatazkek jarraitu egin zuetn 1689. urterarte. Urte hartan, koroa eta markesak akordio batera ailegatu ziren, eta herritarrek markesei urtero ordaindu beharreko diru kopurua ezarri zen. Murillotarrek 1845. urtera arte ordaindu behar izan zuten, jaurerriak bertan behera geratu arte alegia.

1781an herriko lehen zubia eraikitzen hasi zen, Santos Angel Otxandategiren bitartez. Honek, 112.753 errealeko gastua aurrikusi zuen. Lanak amaitzear zeudela, Zangozako uholde famatuek, zubia birrindu egin zuten. 1903ra arte, ez zen zubirik eraikiko, eta ordura arte, txalupaz igaro behar ziren herritarrak Zarrakaztelura joan ahal izateko.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Murillo el Frutoko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
843 864 988 1.165 1.360 1.345 1.319 1.450 1.206 935 837 740 755

2008ko erroldaren arabera, 50 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %6,74 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Andre Mariaren eliza: XVI. mendekoa nagusiki, estilo errenazentistan egina.
  • Bestela, herrian armarridun etxe eta jauregiak ikus daitezke.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken agintaldietan Murillo el Frutoko alkatea Javier Garritz Gabari izan da. 2007an UPNren izenean aurkeztu zen eta alderdiak udaleko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen, hortaz, gehiengo osoa udalean. Baliogabeko botoak 3 izan ziren (emandako guztien %0,58) eta 9 boto zuri izan ziren (botoen %1,74). Abstentzioa %15,86koa izan zen.

Murillo el Frutoko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
UPN 282 4
Agrupación Independiente Murillo (AIM) 226 3

2011ko udal hauteskundeetan, ordea, Garritz ustelkeria kasu batean auziperatuta zegoenez, UPNren izena erabiltzeari utzi zion eta alkatetza Unión del Pueblo Murillo (UPM) izeneko zerrendarekin gorde zuen[5]. Sigla aldaketa honetan UPNren oniritzia zegoela salatu zuten beste alderdi batzuek[6].

Murillo el Frutoko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Unión del Pueblo Murillo (UPM) 269 4
Agrupación Independiente Murillo (AIM) 195 3

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea XVIII. mendeko oinarri karratuko harrizko eraikuntza da. Elizatik gertu dago eta beheko solairua eta horren gainean eraikitako beste bi solairu dauzka. Fatxada harlanduzko harriarekin eraikia dago. Aipagarriena barrualdeko eskailera eta hegoaldeko fatxada dira. Fatxadak harlanduzko dobela arkuak eta arku errematea duten bost leiho dauzka. XX. mendearen amaieran berrikuntza lanak egin ziren barrualdea eta kanpoaldea berrizteko. Lanek 26,4 milioi pezetako aurrekontua izan zuten eta Nafarroako gobernuak diruz lagundu zuen Murillo el Fruto. Udala alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Udaletxe Plaza, 1

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Javier Garritz Gabari UPN
2011-2015 Javier Garritz Gabari Unión del Pueblo Murillo

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Murillo el Fruto eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %1,51k zekien euskaraz hitz egiten.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Murillo el Fruto, Mairaga-Erdialdea mankomunitateko kidea da.

Murilloar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko:Wikiatlasa