Sesma

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sesma

 Nafarroa
Sesmako bandera

Sesmako armarria

Izen ofiziala Sesma
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Lizarrako merindadea
Jurramendi
Alkatea Pedro María Mangado Pinillos (PSN)
Herritarra sesmar
Koordenatuak 42°28′40″N 2°4′59″W / 42.47778°N 2.08306°W / 42.47778; -2.08306Koordenatuak: 42°28′40″N 2°4′59″W / 42.47778°N 2.08306°W / 42.47778; -2.08306

[[Fitxategi:|300px]]

Eremua 71,31 km2
Garaiera 434 m
Distantzia 69 km Iruñera
Posta kodea 31293
Biztanleria 1.240 bizt. (2012)
Dentsitatea 17,39 bizt./km²

Sesma[1] Nafarroako hego-mendebaldean dagoen udalerria da, Lizarrerrian eta Erriberan kokatua. 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera herriak 1.240 biztanle ditu.

Eduki-taula

Inguru naturala eta kokalekua [aldatu]

Sesma NA-129 errepidean kokatzen da Los Arcos-Lodosako norabidean, eta Nafarroako hiriburutik 69 kilometrora.

Sesmaren udalerri mugakideak honako hauek dira: Mendebaldean Los Arcos/ eta Mendabia, ekialdean Lerin eta Karkar, iparraldean Lukin, Arroitz, Deikaztelu eta Allo, eta hegoaldean Lodosa eta Errioxako Autonomia Erkidegoa mugakide ditu.

Klima [aldatu]

Sesmako klima mediterraneo-kontinental idorra da, Ebro ibaiaren depresioaren berezko klima. Klima honen ezaugarri nagusiak tenperatura aldaketa handiak eta prezipitazioen urritasuna eta irregulartasuna dira. Urteko batez besteko tenperatura 12-13 Â°C eta prezipitazioak 400-500mm ingurukoak dira.

Urtero 50-80 egun euritsu izaten dira, eta haizerik ohikoena iparreko edo zierzo haizea da. Dena den, uda garaian, hegoaldeko haizea izaten da nagusi, tenperaturak 35 gradura arte igoaraziz.

Estazio meteorologikoa [aldatu]

Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 205 metrora, Espainiako Nekazaritza ministerioaren estazio meteorologikoa dago.[2]

Historia [aldatu]

1849an, Sesmak bi eskola zituen, bata mutilentzat, 65 ikaslerekin, eta bestea neskentzat, 60 ikaslerekin. Mutilen eskolako maisuak 3.200 erreal jasotzen zituen urtero soldata moduan, eta nesken eskolako maistrak 1.400 errealeko soldata. Horrez gain, XIV. mendean eraikitako ospitalea zegoen, elizak jasotako diru-laguntzari esker mantentzen zena.

Sesmak hazkunde nabarmena izan zuen XX. mendearen lehen zatian, 1920an espartzuaren industriak garrantzi handia zeukan herrian, eta bertan, soka, alportxa, eta espartzutik eratorritako hainbat produktu ekoizten ziren.

Demografia [aldatu]

Sesmako biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
1.349 1.335 1.627 1.960 1.935 1.946 1.881 1.926 1.832 1.635 1.495 1.388 1.340

2008ko erroldaren arabera, 92 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %7,10 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Ondarea [aldatu]

  • Jasokundeko Andre Mariaren eliza: XIII. mendean eraikitzen hasi zen, baina egitura ondorengo mendeetan burutu zen.

Politika [aldatu]

Udal hauteskundeak [aldatu]

Azken agintaldietan Sesmako alkate kargurako Nafarroako Alderdi Sozialistako Pedro María Mangado Pinillos aukeratu dute. 2007an Udaletxeko bederatzi zinegotzietatik sei lortu zituen bere talde politikoak, gehiengo osoa udalean. Baliogabeko botoak lau izan ziren (emandako guztien %0,44) eta boto zuriak hamazortzi (%1,97). Abstentzioa %15,61ekoa izan zen.

Sesmako Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
PSN 544 6
Coalición Independiente de Sesma (CIS) 353 3


2011ko udal hauteskundeetan ere PSN (5 zinegotzi) eta Mangado izan ziren nagusi. Aurrean zerrenda berbera izan zuten, Coalición Independiente de Sesma (CIS, 4).

Sesmako Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
PSN 426 5
Coalición Independiente de Sesma (CIS) 328 4

Udaletxea [aldatu]

  • HELBIDEA: Aldundiaren Plaza, 6

Alkateak [aldatu]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Pedro María Mangado Pinillos PSN
2011-2015 Pedro María Mangado Pinillos PSN

Azpiegitura eta garraioak [aldatu]

Autobus garraioa [aldatu]

La Estellesa autobus konpainiaren Sartaguda eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Goi-tensio dorreak [aldatu]

2003an elektrizitatearen Espainiako kudeatzaile publikoa den Red Eléctricak Castejón eta Gasteiz artean 400.000 volteko goi-tentsio linea bat eraikitzeko proiektua proposatu zuen. Proiektu horren arabera, 46 metroko goi-tentsio dorreak eraikiko ziren Lizarraldeko hainbat udalerri zeharkatuz[3]. 2008an proiektuaren aurkako talde bat sortu zen, eta 2010eko urtarrilaren 31n proiektuaren inguruko bozketa antolatu zen Arabako bost herritan eta Nafarroako hogei herritan. Ezezko botoak %98,9 izan ziren[4].

Zerbitzuak [aldatu]

Sesma, "Elizagorria, Lodosa, Mendabia, Sartaguda eta Sesmako zerbitzu sozialen Mankomunitateko" kidea da.

Ikus, gainera [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko:Wikiatlasa