Lurra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau eguzki-sistemako hirugarren planetari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lur (argipena)».
Lurra Lurraren ikur astronomikoa
A planetary disk of white cloud formations, brown and green land masses, and dark blue oceans against a black background. The Arabian peninsula, Africa and Madagascar lie in the upper half of the disk, whereas Antarctica is at the bottom.
Lurraren irudi elkartua, NASAk egina.
Izendapenak
Izen alternatiboa
Mundua, Ludia, Gaia, Amalur
Ezaugarri orbitalak
Garaia: J2000.0
Afelioa
152098232 km
(1.01671388 UA) 
Perihelioa
147098290 km
(0.98329134 UA) 
149598261 km
(1.00000261 UA) [1]
Eszentrikotasuna0.01671123[1]
365.256363004 egun[2]
(1.000017421 urte)
Batezbesteko abiadura orbitala
29.78 km/s[3]
(107200 km/h)
269.05°[4]
Makurdura orbitala7.155° Eguzkiaren ekuatorera;
1.57869°[5] plano inbariantera.
348.73936°[3]
Perihelioaren argumentua
114.20783°[3]
Sateliteak1 (Ilargia)
1070 satelite artifizial
21000 hondakin atal
10 cm baino handiagoak 

(2013-10-24)[6]
Ezaugarri fisikoak
Batezbesteko erradioa
6371.0 km[7]
Ekuatoreko erradioa
6378.1 km[8][9]
Poloko erradioa
6356.8 km[10]
Zanpaketa0.0033528[11]
1/298.257222101 (ETRS89)
Zirkunferentzia40075.017 km (ekuatoriala) [9]
40007.86 km (meridionala) [12][13]
Gainazal azalera
510072000 km2[14][15]
(148940000 km2 (29.2%) lehorra
361132000 km2 (70.8%) ura)
Bolumena1.08321×1012km3[3]
Masa5.97219×1024kg[16]
3.0×10-6 Eguzki)
Batezbesteko dentsitatea5.514 g/cm3[3]
Gainazal grabitatea
9.807 m/s2[17]
(1 g)
0.3307[18]
11.186 km/s[3]
Errotazio periodo siderala
0.99726968 d[19]
(23h 56m 4.100s)
Ekuatoreko errotazio abiadura
1,674.4 km/h (465.1 m/s)[20]
23°26' 21.4119[2]
Albedoa0.367 (geom.)[3]
0.306 (Bond)[3]
Gainazaleko tenp. min batezbeste max
Kelvin 184 K[21] 288 K[22] 330 K[23]
Celsius −89.2 °C 15 °C 56.7 °C
Atmosfera
Gainazaleko presioa
101.325 kPa (itsas mailan)
Osaera78.08% nitrogeno (N2)[3] (aire lehorra)
20.95% oxigeno (O2)
0.930% argon
0.039% karbono dioxido[24]
~ 1% ur lurrun (klimaren arabera)

Lurra Eguzkitikako hirugarren planeta da, eguzki-sistemako dentsoena eta bizia duen argizagi ezagun bakarra. Satelite natural bat du, Ilargia. Lurreko biodibertsitate milioika urtetan garatu da, era jarraituan hedatuz iraungipen masiboetan izan ezik[25]. Bertan 8 milioi espezie baino gehiango bizi dira[26] eta 7.200 milioi gizaki, haren biosferaren eta mineralen mende.

Lurraren litosfera milioika urtetan gainazalean zehar higitzen diren plaka tektoniko izeneko hainbat atal zurrunetan banatuta dago. Lurraren gainazalaren % 71 urez estalita dago. Beste guztia kontinente eta uharteak dira, bertako aintzira eta ur-ibilguak kontuan hartuta. Lurburuak gehienbat izotzez daude estaliak, itsas-izotzak eta Antartikako izotz-geruza barne. Lurraren barnea oraindik ere aktibo dago, burdinazko barne-nukleo solidoarekin, eremu magnetikoa eragiten duen kanpo-nukleo likidoarekin eta mantu osatzen duen geruza lodi eta nahiko solidoarekin.

Ikuspegi historikoa eta kulturala

Grekoek Lurra esfera bat zela zeritzoten, hasieran filosofia zela kausa (filosofian, esfera, formarik petoena baita), baina gero behaketen bidez ere baieztatu zuten.

Aristoteles iparralderantz bidaiatuz aurrean izar berriak agertzen eta atzean utzitakoak desagertzen zirela ohartu zen. Aldi berean, Lurrak Ilargian uzten zuen itzala esfera bat zelako eta ontzi bat itsasoratzen denean lehenengoz kroskoa eta gero mastak desagertzen direlako fenomenoak egiaztatu zituen. Horiek guztiak ez lirateke izango Lurra esfera bat ez balitz.

Grekoek ere Lurra bira egiten zuela iradoki zuten baina Erdi Aroko jakitun guztiek deitoratu zuten uste hori. Hori dela kausa, Galileo sutean hiltzear egon zen.

Hala eta guztiz ere, Kopernikoren teoriek Lur higige baten teoriak okerrak zirela agertu zuten. 1851n Jean Bernard Leon Foucault jakitun frantziarrak esperimentu ospetsu bat egin zuen: Parisko eliza baten sabaitik pendulu handi bat eseki zuen eta lurrean zirkulu bat marraztu zuen. Lurrak biratu ezean, penduluak bere planoa gordeko zukeen, hau da, ez zukeen bira egingo zirkuluan, baina Lurrak biratu balu, penduluak bira egingo zukeen zirkuluan. Eta penduluak bira egin zuen! Hortaz, Lurrak bira egiten zuen, baina penduluak bere bideari eusten zion. Ekuatorretik iparralderantz norabide baterantz bira egiten du, eta Ekuatoretik hegoalderantz, aurkako norabiderantz. Ekuatorean ez du batere birarik egiten eta lurburuetan eguneko bira bat egiten du. Lurburuen eta Ekuatorearen artean motelago egiten du bira.

Haizea ere Lurrarekin batera mugitzen da Ekuatorearen abiadurarekin mugituko balitz Lurra motelago doala Ekuatoretik iparralderantz eta haizeak ekialderantz joko balu, arinago joango litzateke eta beraz, espiral baten moduan ezkerretarantz egingo luke bira. Ekuatoretik hegoalderantz berriz, eskumatarantz egingo luke bira. Horri Coriolis efektua deritzo, Gaspard-Gustav Coriolis hori behatu zuen lehena izan baitzen.

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Lurraren historia» eta «Garai geologiko»

Lurraren historia duela 4.500 milioi urte hasi zen, nebulosa batetik. Garai hartan, hainbat planetoideren talkaz, lurra akrezioz hasi zen, eta dentsitate ezberdinek elementuak geruzatan bereiztea ekarri zuten (ikus, beherago, «Egitura eta osagaiak» atala). Osatu eta denbora gutxira asteroide batek Lurra jo zuen; eta, haren zati bat kanporatuz, Ilargia sortu. Meteoritoek zeramaten urak hidrosfera eta atmosfera sortu zituen. Magma solidotzean kanpoko geruza sortu zen.

Orain dela 4.000 milioi urte lehenengo izaki bizidunak sortu ziren. Garai horretan sortu zen, orobat, Lurraren dinamika.

Bakterioek fotosintesia garatu zutenean oxigenoa heldu zen atmosferara lehen aldiz, beraren konposaketa guztiz aldatuz. Hainbat zelula prokariotoren elkarketan lehen zelula eukariotoa sortu zela uste da. Hauek animaliak, landareak, onddoak eta protistoak sortu zituzten geroago.

Milioika urteren buruan, Lurreko plaken eraginez, beroa eta presioa sortu zen, eta horrek itsasoko harriak baino dentsitate txikiagoko beste batzuk sortu zituen. Azkenean, horiek flotatuzen zutenez, kontinenteak agertu ziren. Halaber, plaken eraginez, superkontinenteak sortu eta desegin dira, Rodinia eta Pangea bezala. Hainbat alditan glaziazioak egon dira, adibidez Neoproterozoikoan ia-ia lur osoa izotzez estali zen.

Kanbriarrean Kanbriarreko leherketa gertatu zen eta fosilizatzen ziren lehenengo animalia eta landareak azkar sortzen hasi ziren.

Orain dela 65 milioi urte, Kretazeo eta Tertziarioa bereizteko balio duen meteorito batek dinosauroak eta beste hainbat animalia hil eta ugaztunei bidea utzi zuen. Duela 20.000 urte, gizakiak nekazaritza garatu zuen eta harekin batera lehenengo zibilizazioak sortu ziren orain dela 10.000 urte: horrek Lurraren itxura guztiz eraldatu zuen.

Mugimenduak

Sakontzeko, irakurri: «Lurraren mugimenduak»
Lurraren errotazio mugimendua.

Lurra, gainerako planetak bezala, bi higidura nagusiren mendean dago, errotazio higiduraren eta translazio higiduraren mendean, hain zuzen. Lurrak errotazioa, hots, bere ardatzaren gaineko jira osoa egiteko, 23 ordu, 56 minutu eta 4 segundo behar ditu (egunaren iraupena). Halaber, Eguzkiaren grabitazio indarrak erakarrita, Lurrak segundo bakoitzeko 29,8 km egiten ditu Eguzkiaren inguruko orbita eliptikoan zehar (translazioa), eta 365,25 egun behar ditu itzuli osoa egiteko (urtearen iraupena). Lurraren bi higidura horien planoek 23° 27'-ko angelua eratzen dute, ekliptikaren angelua deitua. Planetaren errotazioak sortzen duen indar zentrifugoa dela eta, Lurrak esfera baten eitea du, zapalagoa Ipar eta Hego buruetan Ekuatore aldean baino.

Egitura eta osagaiak

Sakontzeko, irakurri: «Lurraren egitura»

Lurraren konposizioa elementu ezberdinen masaren arabera honako hau da:

Burdina: % 34,6
Oxigenoa: % 29,54
Silizioa: % 15,2
Magnesioa: % 12,7
Nikela: % 2,4
Sufrea: % 1,9
Titanioa: % 0,05
Bestelakoak: % 3,65

Lurra hainbat geruzatan zatika daiteke. Geruza horiek konposaketa kimiko eta izaera geologiko ezberdinak dituzte. Euren izatea uhin sismikoen bitartez ikas daiteke, eta baita hainbat neurri grabitazionalekin ere.

Lurraren barne geruzen eskema

Eredu geostatikoa

  • Mantua. Lurrazalaren eta nukleoaren artean dagoen geruza da. 2900 km.ko sakonerara iristen da. Mantua batez ere peridotitaz osatua dago. Lurrazalaren eta Mantuaren arteko banaketa Mohorovičić etenunean egiten da. Mantua goi eta behe mantuan bana daiteke. Biak ezberdintzen diren puntua Repettiren etenunea da.
  • Nukleoa: 3.475 kmko lodiera duen geruza da. Mantutik Gutenberg etenuneak bereizten du. Burdina eta Nikelez osatutako aleazio batez osatuta dago eta eremu magnetikoa sortzen deneko lekua da. Barne eta kanpo nukleoan bereiz daiteke. Barne nukleoa solidoa dela uste da eta kanpo nukleoa likidoa da. Bien arteko ezberdintasuna Lehman etenunean ematen da.

Eredu geodinamikoa

  • Litosfera. Modu elastikoan jarduten duen goiko azala da. 250 km-ko lodiera du eta lurrazal osoa eta mantuaren zati bat hartzen ditu.
  • Mesosfera edo behe mantua. Mineralak dentsoagoak bilakatzen dira euren konposaketa aldatu gabe.
  • D geruza. Mesosfera eta endosferaren arteko trantsizio aldea da. Arrokak asko berotu eta litosferaraino igo daitezke sumendiak sortuz.
  • Endosfera. Eredu geostatikoko nukleoaren parekoa da.

Eremu magnetikoa

Sakontzeko, irakurri: «Lurraren eremu magnetikoa»

Lurra iman bat bezalakoa da; iman horren poloak lurburuetatik oso hurbil daude. Horregatik iparrorratzaren orratzak iparraldeko eta hegoaldeko polo magnetikoekin lerroz lerro jartzen dira. Eremu magnetikoak Lurraren kanpoko gunean dabilen burdin urtuaren eroamenak eragiten duen korronte elektrikoan du sorburua. Hala, Lurra eremu magnetiko batek (magnetosferak) inguratua dago; magnetosfera hori atmosferan 140 km-tik gora hedatzen da, eta Eguzkiak igortzen dituen partikula karga elektrikodunak erakartzen ditu eta guztiz garrantzizkoa da hori hala izatea, partikula horiek Lurrera eroriz gero bizitza suntsituko bailukete. Oso gertaera ikusgarriak izaten dira halakoetan: aurorak).

Ura

Sakontzeko, irakurri: «Ura»

Lurraren azalera handiena urak hartzen du Esan genezake, Lurraren azalerako 4 zatitik 3 ura direla. Ur masa guzti horri hidrosfera deritzo, eta ur gaziz eta ur gezaz osaturik dago. Baina ur gazi eta gezaren arteko banaketa ez da orekatua: ur guztitik %94 ur gazia da eta %6 bakarrik da ur geza. Ura izotz forman egon daiteke (solidoa), glaziarretan eta izotz-kaskoetan gertatzen den bezala, likidoa itsasoetan, lakuetan, ibaietan eta abarretan.

Ilargia

Sakontzeko, irakurri: «Ilargia»
Lurraren eta Ilargiaren arteko benetako distantzia eskalan marraztuta
Lurraren eta Ilargiaren arteko benetako distantzia eskalan marraztuta

Ilargia Lurraren satelite bakarra da. Lurraren inguruan biraka dabilena. Ilargia eta Lurraren artean, batez beste, 380.000 km daude. Ilargia Lurretik lau modu desberdinetan ikus daiteke. Modu bakoitzak aldi izena jaso du. Ilargialdiek ilgora, ilbehera, iargi berria eta ilargi betea dute izena. Lehen alditik laugarrenera 27 egun, 7 ordu, 43 minutu, eta 11,47 segundo pasa behar dira. Denbora horrek hilabete sinodiko izena dauka. Ilargiaren traslazio eta errotazio denborak berdinak dira, horregatik alde bera ikusten da beti Lurretik.

Itsasaldiak Ilargiaren eraginpean doaz, eta hondartzara goazenean aurkitu dezakegu bai itsasgora, itsasoa aurrera doanean; bai itsasbehera, itsasoa atzera doanean.

Erreferentziak

  1. a b Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman standish_williams_iau izeneko erreferentziarako
  2. a b Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman IERS izeneko erreferentziarako
  3. a b c d e f g h i Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman earth_fact_sheet izeneko erreferentziarako
  4. .
  5. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman Allen294 izeneko erreferentziarako
  6. .
  7. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman hbcp2000 izeneko erreferentziarako
  8. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman usno izeneko erreferentziarako
  9. a b World Geodetic System (WGS-84). Available online from National Geospatial-Intelligence Agency.
  10. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman cazenave_ahrens1995 izeneko erreferentziarako
  11. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman iers izeneko erreferentziarako
  12. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman WGS-84-2 izeneko erreferentziarako
  13. Earth's circumference is almost exactly 40,000 km because the metre was calibrated on this measurement—more specifically, 1/10-millionth of the distance between the poles and the equator.
  14. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman Pidwirny 2006_8 izeneko erreferentziarako
  15. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman cia izeneko erreferentziarako
  16. .
  17. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman NIST2008 izeneko erreferentziarako
  18. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman Williams1994 izeneko erreferentziarako
  19. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman Allen296 izeneko erreferentziarako
  20. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman Cox2000 izeneko erreferentziarako
  21. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman asu_lowest_temp izeneko erreferentziarako
  22. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman kinver20091210 izeneko erreferentziarako
  23. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman asu_highest_temp izeneko erreferentziarako
  24. National Oceanic & Atmospheric Administration (NOAA) – Earth System Research Laboratory (ESRL), Trends in Carbon Dioxide.
  25.  doi:10.1098/rsbl.2009.1024. PMID 20106856. PMC 2936204..
  26. [1]

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lurra Aldatu lotura Wikidatan