Villavesa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Billabesa» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Atarrabiarra edo Villavesa.

Villavesa edo Atarrabiarra Iruñean eta Iruñerriko eskualdean hiri-garraioan ibiltzen diren hiri-autobusei ematen zaien izen lokala da. Hots, gaur egungo Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioa dena. Autobusei berei ere izen hori ematen zaie, singularrean nahiz pluralean.

Izen herrikoi honen jatorria bidaiarien garraioan lehenengoz aritu zen "La Villavesa" izeneko enpresari zor zaio, egoitza Atarrabian (Villava) baitzuen. XX.mendeko hogeiko hamarkadan sortu zen eta 1969an desegin zen delako sozietatea, baina gaur egun arte autobusei emandako izenak Iruñerriko herri hizkeran iraun du eta egunerokoan izen horrekin aipatu ohi da. La Villavesa enpresa joan den mendeko hogeiko hamarkadan sortu zen eta 1969 arte iraun zuen. Handik aurrera, kooperatiba bat sortu zen, COTUP izenekoa, eta berau pasa zen garraio zerbitzua ematera hiri barnean.

Atarrabiara (eta Burlata eta Uhartera), ordea, La Montañesa enpresaren autobusak iristen ziren.

1999tik aitzina, Iruñerriko Mankomunitateak hartu zuen bere gain garraioaren eskumena eta La Montañesa izan zen esleipena lortu zuena, nahiz eta beharturik egon zen COTUPeko langileak integratzera.


Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]