Buenos Airesen Emilio Pettoruti pintorearekin hezi zen eta bere lehenengo lanak publizitatean egin zituen. Lehen aldiko lanetan José Clemente Orozco mexikar muralistaren eragin sakona agerikoa du. Argentinan eta Uruguaien talde erakusketetan esku hartu zuen. Halaber, pintore gazteentzako Altamira beka ospetsua lortu zuen lehiaketa bidez, baita Premio Unico a Extranjeros delakoa ere 1949an. Aparejadore ikasketak bukatu bezain laster, 1951. urtean Maria Isabel Irurzun Urkia argentinarrarekin ezkondu zen, eta Espainiara joan ziren eztei bidaian. Madrilen zeudela, eta Jorge Oteizak bultzatuta, Arantzazuko basilikako kriptako horma irudiak egiteko lehiaketara aurkeztu eta irabazi egin zuen. Lan honen erdia ia egina zuelarik, eliz hierarkiak lan osoa geldiarazi zuen, Vaticanok berak antolaturiko batzordeak Basterretxeak erabilitako molde plastikoak desegokitzat hartu baitzituen. Lan berean eskulturak bere gain zituen Jorge Oteizarekin Madrila abiatu zen, eta arkitekto zenbaitekin aritu zen lanean.
1950eko hamarkadatik aurrera abangoardiako erakusketetan esku hartu zuen Europako eta Ameriketako hainbat hiritan: Veneziako eta Sao Pauloko bi urtez behingo erakustaldiak, Madrilgo Arte Ederretako erakusketa (1954), Bartzelonako III Bienal Hispanoamericana (1955), etab. 1957an, Juan Cuenca eta Agustin Ibarrola margolariekin batera, Equipo 57 deituriko arte esperimentaleko taldearen sorreran esku hartu zuen. 1958. urtean Irunera bizitzera joan eta, pintura baztertu gabe, eskulturaren eremua ikertzen hasi zen, espazioa bere lanean txertatu nahirik, margolanean halakorik egitea ezinezkoa baitzitzaion. Hasiera batean, altzairua, beruna eta zura landu zituen behe-erliebe konstruktibistetan (Gaua, Airetiko Ibilbidea, Kantauri Itsasoa...). Ondoko aldian espazio irekietan lan egin zuen: Iztuetari kantua, Pío Barojaren Oroimenez (Donostia), Iturria (Irun).
1950eko hamarkadaren amaieran, diseinu industrialaren ere barneratu zen Basterretxea. H Muebles Madrilgo enpresarentzako altzariak eta, Irunen kokatu zenean, Biok etxea sortu zuen Irunen beste zenbait bazkiderekin batera, eta hainbat prototipo eta altzari moderno lantzen zituen etxe harentzat, esate baterako 1961eko Xakea, 1967ko Bermeo idazmahaia, eta Kurpilla saileko aulkiak edo Sua argimutilak, 1968koak. 2024ko Bilboko Arte Ederretako Museoko erakusketa espezifiko batean bildu eta aztertu ziren lan horietarik asko.[3]
Basterretxeak ahalbide eta teknika guztiak ikertu eta erabili zituen estetikaren hainbat alorretan, hala nola, pintura, eskultura, zinema, argazkigintza, industria marrazkia, arkitektura, eta abarretan. Zinemaren alorrean, hain zuzen ere, Fernando Larrukertekin1964tik aurrera bi dokumental, Pelotari eta Alquézar, egin zituen. Gero, bi urte eta erdiko lanaren ondoren, Oteizarekin batera, Ama Lur filma aurkeztu zuen 1968koDonostiako Zinemaldian, arrakasta handia izan zuena. Industria diseinuan ere aritu zen, batik bat, altzairuaren arloan. Arkitekturan eta literaturan ere lan batzuk jorratu zituen.
Nestor Basterretxea 2010eko ekainean
1970eanEuskal Pintura eta Eskulturaren Erakusketan esku hartu zuen Mexikon. 1971n Donostiako bi urtez behingo II. Sariketan lehen saria irabazi zuen. 1972anHondarribiko Idurmendieta baserrira joan zen bizitzera. Euskal Kosmogonia Saila deiturikoa da agian Basterretxearen lanetan handinahi nabarmenekoena. Konstruktibismoa eta espresionismoa biltzen dituzten hamabost zurezko eskulturak osatua da sail hau: euskal pertsonaia mitikoak, ohiturak eta indar kosmikoak irudikatzen ditu: Mari, Ilargi Amandre, Akelarre, etab. Beste bi sail ere egin ditu: Mascarones de proa (1975) eta Hilarriak (1974-75).
Lanak eta erakusketak etengabe eginez, 1988anBakearen Usoa eskultura –poliester zuriz eginiko lau tonako lana– jarri zuen Donostiako Zurriola pasealekuan. 1993. urtean Amara auzora aldatu zuten eskultura hori. 1989anEuskal Artzainari egindako monumentua inauguratu zuen Renon (Nevada, AEB). Oñatiko Urrintxo parajerako ere egin zuen 1998an euskal artzainei eskainitako eskultura. 1999an, bestalde, Xabierko San Frantziskori eskainitako eskultura egin zuen, Tokion (Japonia) kokatzeko. Nafarroako Gobernuaren eta Tokioko udalaren ekimenez garatu zen Periplo Xavier izeneko ekimenean, aipatu eskultura ez ezik, euskal santuak Asian egin zuen bidaiari buruzko telebista saioa ere prestatu zuen Basterretxeak. Azken urteetako lanen artean, aipagarriak dira, besteak beste, Tolosako udalaren aginduz egin zuen Goldea eskultura (2000. urtean inauguratua), eta bere jaioterrirako prestatu zuen arrantzaleen omenezko eskultura. Erakusketei dagokienez, 2000. urteko Udazkenean Euskal Kosmogonia saileko hainbat eskultura aurkeztu zituen Bermeon, marrazki eta collageekin batera, 1979an han bertan egin zuen erakusketaren oroigarri.
Basterretxea Euskal Herriko zinematografia modernoaren aitzindarietako bat da. 1963anOperacion H film laburra egin zuen, Juan Huarteren enpresen taldea sustatzeko. Frontera Films Irun ekoiztetxea sortu zuen 1964.urtean Fernando Larrukert irundarrarekin batera. Eta Pelotari (1964) (Zinemagintzarako Lehen Sari Nazionala), Alquezar eta batez ere bere lan nagusia Ama Lur (1968) (Donostiako Nazioarteko Zinemaldian Gipuzkoako Ateneo Saria) filmatu zituzten.
Hispaniaurreko arteari buruzko telebistarako dokumentalak saileko argazkigintzan Vicente Iturriak hartu zuen parte.
Bermeoko portu zaharreko eskulturaLeioako eskulturaBermeoko parkean Euskal Kosmogonia SerieaMatxitxakoko Guda eskulturaSartagudako Memoriaren parkeko eskulturaLurraren alde, Meatzaldea Goikoa (Zugaztieta, Trapagaran, Bizkaia) deritzon parkeanBasorin (Ortuella, Bizkaia) dagoen eskulturaIztuetari kantua eskultura Donostian (1971)Pio Barojaren oroimenez eskultura Donostian (1971)
- Margolari berrientzako "Altamira" beka lortu zuen lehiaketa bidez.
- "Saski Naski" euskal ikuskizunaren eszenografia egin zuen bertan dantzari moduan parte hartuz.
1949: Buenos Airesko Areto Nazionalean Margolarientzako "Premio Unico Extranjeros" eskuratu zuen.
1952: Arantzazuko Eliza berriko kriptako margoak eta horma irudiak egiteko lana hartu zuen lehiaketa bidez eta bertan aritu zen 56a bitarte.
- "Topaketak Iruñean" delakoan "Oraingo Euskal Artearen Erakusketa". Nafarroako Museoan.
Omenaldia Pasaiari eskultura (1972).- Omenaldia PasaiariPasai SanpedrotikPasai Donibanera txalupaz pasatzeko tokian. "Itsasoan hildako seme-alaben oroimenezko hiru Pasaien arteko omenaldia" izenarekin bataiatu zuten eta 1972az geroztik sorkuntza hori. Hamabost metroko altuera du Pasai San Pedroren ertzean, eta badirudi ongietorria ematen diela portura iristen diren ontziei. Bere egileak alegoria artistiko gisa definitu zuen.[4]
1973: Euskal Kosmografia Seriea eskultura multzoa, Bilboko Arte Ederretako Museoan, Donostiako San Telmo Museoan eta Iruñeko "Ziudadelako Erakusketa Pabiloia" delakoan. Euskal Mitologian inspiratutako 17 lan, haritz zurez eginak.
- Euskal Herriko eskulturgintzari buruzko Erakusketa bat antolatu zuen Hondarribiko San Marko Itxian.
- Donostiako San Telmo Museoan, Lasarteko (Araba) Elizarako gurtza tresnen erakusketa: Monumentu Nazionala den eliza horretako aldarerako haritzezko irudiak.
- Donostiako Victoria Eugenia Antzokian Karraxi poema koralaren estreinaldia, Basterretxearen testua, Sara Sotoren soinua. Irungo Ametsa Abesbatza eta Donostiako Orfeoiko solistak.
1979: Euskal Kosmografia Seriearen aurkezpena, Fundació Miro eta Bartzelonako Gaspar Aretoan.
- Oteizarekin elkarlanean aritu zen BilbokoSabin Etxea Kultur Etxerako proiektuan.
- Erakusketa Antologikoa Toledoko "Posada de la Hermandad" eta "Galeria Tolmo"n.
1985: Bilboko Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganberak hautatu zuen bere Mendeurrenerako eskultura egin zezan. Madrilgo Museo Español de Arte Contemporáneo museoan erakusketa antologikoa.
- Renon, Nevadan, kokaturik dagoen brontzezko Euskal Artzainaren Monumentua egiteko hautatua izan zen lehiaketa bidez.
-Margo, eskulturgintza, diseinu, zinema eta arkitekturako zenbait lehiaketetako epaimahaikide izan da.
1988: Donostiako Bakearen Usoa eta Getxoko Bizkaia, burdinazko olatua izeneko eskulturak egin zituen eta Renoko (Nevada) Artzainaren Monumentua .
1991: Juan Sebastian Elkanoren balentria errepikatzeko itsasoratua izan zen Gipuzkoa belaontziaren grafia diseinatu zuen.
- BeasaingoArriaran urtegirako eskulturak egin zituen Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatuta. Lan hau burutzen Jose Maria Elosegi eta Elena Agirre ingeniarien zuzendaritzapean.
- Errenteriako Andra Mari Abesbatzaren Urrezko Domina.
- Bilboko "El Correo Español, El Pueblo Vasco"ren Saria, Euskal Kulturgintzan egindako lanagatik
- Asturiasko Aurrezki Kutxako Aretoan, Oviedon, Euskal Eskulturagileen Erakusketa: Oteiza, Basterretxea eta Ugarte
- Euskal Telebistarako, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren "Amerika eta euskaldunak" Batzorderako Arte y Culturas en la América Pre-Hispánica izeneko dokumentala egin zuen Vicente Iturriarekin batera.
- Cuatro Diseñadores Vascos, Bartzelonako Manbar Galerian.
1992: Fundación Vasco–Argentina “Juan Garai” saria eman zion.
- "Lehen Amerikari omenaldia" burdin margotuzko eskulturak. Donostiako San Telmo Museoan erakutsi zituen.
1993: Argentinako Trenque Lauquen hirian Azul, blanco azul y viva la libertad eskultura desagertuei eta torturatuei eskainia.
1994: Getariako (Lapurdi) museoan Euskal Kosmografia Sailaren erakusketa
1996: Gasteizko Urbiltegian Erakusketa Antologikoa
2010: Apirilaren 23an omenaldia egin zitzaion Eusko Legebiltzarraren 30. urteurrenean, Izaro Eusko Legebiltzarraren logotipo eta sinboloaren egiletzagatik.
2013: Irailaren 26an Gipuzkoako Urrezko Domina jaso zuen.[5]