Abaigar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Abaigar
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Abaigarko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Lizarrako merindadea
Eskualdea Lizarrerria
Izen ofiziala Escudo de Abaigar.svg Abáigar
Alkatea Álvaro Pérez de Aransolo Fernández (AIA, indep.)
Posta kodea 31280
INE kodea 31001
Herritarra abaigartar
Kokapena
Koordenatuak 42° 39′ 00″ N, 2° 10′ 59″ W / 42.65°N,2.1830555555556°W / 42.65; -2.1830555555556Koordenatuak: 42° 39′ 00″ N, 2° 10′ 59″ W / 42.65°N,2.1830555555556°W / 42.65; -2.1830555555556
Abaigar hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Abaigar
Abaigar
Abaigar (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 4,9 km2
Garaiera 498 metro
Distantzia 58 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 98 biztanle
% 50,52 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 49,48
Dentsitatea 20 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 6,52
Zahartze tasa[1] % 24,49
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 0
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 0 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 10,95 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 0,97 (2010)
Euskararen erabilera %  0,0 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.abaigar.es/

Abaigar[2] Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrerrian kokatua, Lizarrako merindadean. Itsas mailatik 498 metro gorago dago, eta Nafarroako hiriburu Iruñetik 58 kilometrora. Abaigarrek 98 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abaigar Lizarrako merindadearen mendebaldean dago, Lizarra eta Gasteiz arteko errepide zaharretik gertu. Herrira heltzeko Murietan hasten den NA-7455 errepidea hartu behar da, eta lau kilometroren ostean ailegatzen da Abaigarko herrigunera. Herrigune txikia izan arren, bi kale nagusi daude, San Vizente kalea eta Kale Nagusia.

Udalerriak Murietarekin egiten du muga iparraldean, Villamayor de Monjardinekin ekialdean, Olexuarekin hegoaldean, eta Okorekin mendebaldean.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima mediterraneo kontinental motakoa da, udak nahiko beroak eta negu hotzekin. Urteko batez besteko tenperatura 9 gradu ingurukoa eta prezipitazioak 700 eta 800mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 90 izaten dira, batez ere udaberri eta udazkenean.

Landaredia klima mediterraneokoa da, eta nahiz eta gizakiaren eraginez jatorrizko basoen azalera asko galdu den, oraindik ere 68 hektarea pago kontserbatzen dira, laborantza lurren artean.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abaigarko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren %0,99a (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CIA herri ekimeneko Maria Clara Gurrea Lantz atera zen Abaigarko alkate 2007ko udal hauteskundeetan, bere taldeak udaleko bost ordezkariak lortu baitzituen. Boto baliogabeak lau izan ziren (emandako boto guztien %5,71) eta boto zuriak sei (%9,09). Abstentzioa %33,96 izan zen.

Abaigarko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Raquel Aiukar Tardienta (CIA) 39 Bai
Jame Salvador Alegria (CIA) 36 Bai
Angel Maria Lopez Martinez (CIA) 29 Bai
Maria Clara Gurrea Lantz (CIA) 26 Bai
Antonio Guinea Crespo (CIA) 17 Bai

2011n AIA (Agrupación de Independientes de Abáigar, independenteak) izeneko zerrenda izan zen bakarra; 39 boto eskuratuta, zerrendako kidea zen Álvaro Pérez de Aransolo Fernández izendatu zuten alkate.

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HELBIDEA: San Vizente kalea, z/g

Alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003-2007 Jesús Ginea Crespo Indep.
2007-2011 María Clara Gurrea Lantz CIA, indep.
2011-2015 Álvaro Pérez de Aransolo Fernández AIA, indep.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Abaigar eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %1,02k zekien euskaraz hitz egiten.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abaigarko jaiak uztailaren 12an ospatzen dira, eta lau egun irauten dute.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea, zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuez arduratzen da Abaigar eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Abaigar Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa