Oko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Oko

 Nafarroa Garaia
Okoko bandera

Okoko armarria

Izen ofiziala Oco
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Lizarrako merindadea
Alkatea Francisco Javier Bujanda Martínez (UPN)
Herritarra okoar
Koordenatuak 42°38′20″N 2°9′54″W / 42.63889°N 2.16500°W / 42.63889; -2.16500Koordenatuak: 42°38′20″N 2°9′54″W / 42.63889°N 2.16500°W / 42.63889; -2.16500

Nafarroa municipalities Oko.PNG

Eremua 3,27 km2
Garaiera 486 m
Distantzia 69 km Iruñera
Posta kodea 31281
Biztanleria 71 bizt. (2012)
Dentsitatea 21,71 bizt./km²

Oko[1] Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 71 biztanle zituen 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 69 kilometrora dago.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Nafarroa mendebaldean kokatzen da. Antzin udalerriaren irteeran dagoen errepidean ezkerreko lehen bidetik lau kilometro eginda heltzen da Okora.

Okok Murietarekin egiten du muga iparraldean, Abaigar eta Olexuarekin ekialdean, Legariarekin mendebaldean eta Etaiorekin hegoaldean.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriko klima mediterraniar-kontinentala prezipitazio irregularretan eta zabalkunde termiko handian nabari da. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 12 gradu bitartekoa da, eta prezipitazioak 500 eta 800mm artekoak, mendiguneetan ugariagoak direlarik. Urteko egun euritsuak 80 eta 120 inguru dira kokagunearen arabera.

Udalerri gehiena estaltzen zuten artadietatik zazpi hektarea baino ez ziren geratzen XX. mendearen amaieran. Horrez gain, hiru hektarea makaldi zeuden.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan zehar jaurerri izan zen, eta 1250. urtean Teobaldo I.a erregeak herritarrek ordaindu beharreko petxa urteko 300 soldetetan ezarri zuen foru baten bitartez. Urte hartan, jaurerria koroaren ondareari loturi geratu zen. 1351. urtean Carlos II.ak jaurerria Beltran Velez Guevarari eman zion dohaintza moduan Etaio eta Riezurekin batera. Ondoren, Carlos eta Tristan Mauleren jabetzakoa izan zen, baina hauek 1472 eta 1492ean Fernando Bakedao kalonjeari saldu zioten, hau aldi berean Juan II.a erregearen idazkaria eta Juan III.a eta bere emazte Katalinaren kontseilaria zen.

1846. urtean herriak Ega ibarreko herri izateari utzi eta udalerri independiente bihurtu zen. 1847an, herrian 1.100 errealeko zuzkidura zuen eskola zegoen, eta herritarrek parrokiako abadea izendatzeko eskubidea zeukaten. XX. mendearen hasieran Nekazal Aurrezki Kutxa sortu zuten herritarrek.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Okoko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
144 154 148 148 160 196 204 139 120 104 95 81 78

2008ko erroldaren arabera, etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren %1,28a (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Roman eliza, XIII. mende hasierako eraikin erromanikoa da. Irantzungo monasterioaren eragin nabarmena dauka arkitekturan. Aipagarri da XIII. mendeko aurkua, ondoren egindako aldaketa gotikoetan berrerabili zena.

Herriko etxeei dagokionean, XVI. mendeko hainbat eraikin daude, horietako batzuk fatxadetan armarriak dituztela.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Okoko alkatea UPN alderdiko Francisco Javier Bujanda Martínez da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Urte horretan aurkeztutako hautagai bakarra izan zen; baliogabeko botoak 9 izan ziren (emandako guztien %19,15) eta 20 boto zuri izan ziren (botoen %52,63). Abstentzioa %29,85koa izan zen.

Okoko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Francisco Javier Bujanda Martínez (UPN) 18 Bai

2011ko udal hauteskundeetan, ordea, ez zen zerrendarik aurkeztu eta Bujandak jarduneko alkate segitu zuen[2].

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea elizaren ondoko plazan dago eta 1981. urtean zaharberritu zen azken aldiz Nafarroako gobernuaren diru-laguntzari esker. Bi solairu dauzka eta kanpoaldeko hormak margozturik eta zarpeaturik daude. Udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka.

  • HELBIDEA: Plaza Nagusia z/g

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Francisco Javier Bujanda Martínez
2011-2015 Francisco Javier Bujanda Martínez Jardunean

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Oko eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %6,25ek zekien euskaraz hitz egiten.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea, zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuez arduratzen da Oko eta eskualdeko beste hainbat herritan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oko Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa