Olexoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Olexoa
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Olexoako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Lizarrako merindadeaa
Izen ofiziala Escudo de Olejua.svg Olejua
Alkatea Alfredo Vicente Sánchez
(CIO, indep.)
Posta kodea 31281
INE kodea 31190
Herritarra olexoar
Kokapena
Koordenatuak 42° 37′ 27″ N, 2° 08′ 25″ W / 42.624166666667°N,2.1402777777778°W / 42.624166666667; -2.1402777777778Koordenatuak: 42° 37′ 27″ N, 2° 08′ 25″ W / 42.624166666667°N,2.1402777777778°W / 42.624166666667; -2.1402777777778
Olexoa hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Olexoa
Olexoa
Olexoa (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 4,34 km2
Garaiera 574 metro
Distantzia 57 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 52 biztanle
% 57,14 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 42,86
Dentsitatea 11,98 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 5,66
Zahartze tasa[1] % 25,99
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 0
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 0 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 0,54 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 1,85 (2010)
Euskararen erabilera

0,0 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.olejua.es/

Olexoa[2] Nafarroako udalerria da, Lizarrako merindadean kokatua. Herria itsasoaren mailatik 574 metrora dago eta Nafarroako hiriburutik 57 kilometrora. 52 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olexoako elizaren 1954. urteko ikuspegia, Indalecio Ojangurenen argazkia.

Olexoa Lizarrako merindadearen mendebaldean dago. Herrira heltzeko Urbiolatik Antzinera doan errepidea hartu behar da bost kilometrotan zehar.

Udalerriak Abaigarrekin egiten du muga iparraldean, Villamayor de Monjardinekin ekialde eta hegoaldean, eta Etaio eta Okorekin mendebaldean.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olexoako klima, mediterraneo kontinentala eta azpimediterraneoaren arteko nahastea da. Urteko batez besteko tenperatura 9 eta 11 gradukoa eta prezipitazioak 500 eta 800mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 80 dira herrigunean eta 120 egun udalerriko gunerik menditsuenetan.

Jatorrizko landareditik, 33 hektareako arte baso bat baino ez da geratzen. Duela mende batzuk, udalerri gehiena artadiek estaltzen zuten, baina nekazaritza, zuhaitz mozketa eta suteek, azalera hori ia desagerarazi egin dute.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olexoako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, ez zen etorkinik bizi Olexoan.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Olexoako alkatetzarako Agrupación Independiente de Olejua (AIO) herri ekimeneko Santiago Jesús Crespo Ganuza aukeratu zuten. Zurizko 7 boto izan ziren (botoen %16,28a). Abstentzioa %23,21koa izan zen.

Olexoako Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Santiago Jesús Crespo Ganuza (AIO) 36 Bai

2011ko udal hauteskundeetan ere zerrenda bakarra aurkeztu zen, Candidatura Independiente de Olejua (CIO). Alfredo Vicente alkate aukeratu zuten eta beste bi lagun zinegotzi[3].

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea herriko plaza nagusian dago, elizaren ondoan. 1981ean altxatutako eraikuntza berria da, antzinako udaletxea eraitsi ondoren egindakoa. Bi solairu dauzka eta udaletxearen kanpoaldeko hormak margozturik dauzka. Beheko solairuan atari txiki bat dago.

Gaur egungo kokagunearen aurretik, udaletxea eskolen eraikinean egon zen. Lau urtero, olexoarrek alkatea eta lau zinegotzi aukeratzeko eskubidea dute.

  • HELBIDEA: Herriko Plaza z/g

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Santiago Jesús Crespo Ganuza AIO
2011-2015 Alfredo Vicente Sánchez CIO

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olexoako herriko-jaiak uztailaren 25ean ospatzen dira.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea, zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuez arduratzen da Olexoa eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Donejakue eliza, XIII. mendeko estilo aurregotikoan eraikitako eliza da. Urteetako utzikeria dela eta, eliza nahiko egoera txarrean kontserbatzen da gaur egun. Eliza barruan, Nafarroako errataula nagusirik garrantzitsuenetakoa zegoen. Erretaula Pedro Gonzalez San Pedrok egin zuen 1604ean eta bertan Lucas Salazarren polikromia nabarmentzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Olexoa Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa