Piedramillera
Piedramillera | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Piedramillera eta Lokiz goi-ordokia. | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Lizarra | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Piedramillera | ||
Alkatea | Edurne Gaston Gaston (AIP, indep.) | ||
Posta kodea | 31219 | ||
INE kodea | 31204 | ||
Herritarra | piedramillerar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°37′58″N 2°12′10″W / 42.632777777778°N 2.2027777777778°W | ||
Azalera | 11,25 km² | ||
Garaiera | 615 metro | ||
Distantzia | 66 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 41 (2023: 1) | ||
Dentsitatea | 3,67 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 18,72 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 14,17 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[1][2] | % 3,90 (2018: %0,57) |
Piedramillera[3] ([pieðramiʎeɾa]) Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 43 biztanle zituen
2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 66,5 kilometrora dago.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herria Nafarroa mendebaldean kokatzen da, Lizarrako merindadearen erdialdean. Herrira heltzeko NA-129 errepidea hartu behar da eta ondoren, Mendazarantz doan errepidea hartuta heltzen da Piedramillerara.
Piedramillerak Antzinekin egiten du muga iparraldean, Legaria eta Etaiorekin ekialdean, Mendazarekin mendebaldean, eta Sorladarekin hegoaldean.
Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Klima mediterraneo-kontinental motakoa da. Batez besteko tenperatura 9 gradukoa da, prezipitazioak 800mm eta 1000mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 100 inguru dira, batez ere, udaberri eta udazkeneko hilabeteetan.
Jatorrizko landaredia ia erabat galdu da gaur egun, dena den, udalerriaren gehienean arteak zeudela uste da. Piedramillerako 259 hektareatan aurki daitezke oraindik ere arteak. Horrez gain, azken urteetan birlandaturiko bost hektarea pinu daude.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1845ean Piedramillerak Berrotza ibarretik banatzeko eskaera egin zuen, eta Aldundiak bertatik banatzea erabaki zuen. 1847an herriak 90 errobo garidun eskola zeukan, elizako abadea, herritarrek aukeratzen zuten eta hiru onuradun zituen.
Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Piedramillerako biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren %1,67 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Azken urteotan Piedramillerako alkate kargurako Agrupación Independiente de Piedramillera (AIP) herri ekimeneko Miren Edurne Gaston Gaston aukeratu dute. Udalbatza zerrenda irekien bidez aukeratzen den udalerri txikia izanik, 2007an ordezkari bakarra aukeratu herritarrek. Ez zen baliogabeko botorik izan eta boto zuriak bi izan ziren (%3,85). Abstentzioa %10,34koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Miren Edurne Gaston Gaston (AIP) | 26 | Bai |
Isidro Olejua Hita (AISAN) | 24 | Ez |
2011ko udal hauteskundeetan ere AIP izen zen nagusi; aldiz, Edurne Gaston ez zen zinegotzi aukeratutako lagun bakarra izan: AIPko beste kide bat eta UPNren izenean aurkeztutako Isidro Olejua (aurrekoetan beste sigla batekin ere hautagai izan zena) hautetsi bihurtu ziren[4].
Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2007-2011 | Edurne Gaston Gaston | AIP |
2011-2015 | Edurne Gaston Gaston | AIP |
Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udaletxea, herriko plazako orube batean altxatu zen, antzina herriko maisuaren etxea izan zen toki berean. Eraikin berriaren eraikuntzak 8,9 milioi pezetako kostua izan zuen eta lanak Nafarroako gobernuak ordaindu zituen. Udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka. Piedramillerako udaletxeko idazkaria, Lana, Mues eta Sorladako idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Kale Nagusia z/g
Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Piedramillera eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %3,33k zekien euskaraz hitz egiten.
Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lana, "Jurramendi Mankomunitateko" kidea da.
Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Andre Mariaren eliza: tenpluaren aurrealdean, erretaula nagusia nagusi dago, 1560. urtearen inguruan eginiko egitura platereskokoa da. Erretaulak jatorrizko polikromia mantentzen du, urre kolorea pertsonaiek arropetan, eta santuen bi irudi Ama Birjinaren mugaketaren markoan margoturik.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ Piedramillera[Betiko hautsitako esteka] Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren webgunean.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz) Piedramillerari buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Piedramillera NA-7410 errepidetik ikusia Google Street View-n.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |