Aberin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aberin
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Aberingo armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Lizarrako merindadea
Eskualdea Lizarrerria
Izen ofiziala Escudo de Aberin.svg Aberin
Alkatea David Arnedillo Urritzelki (La Solana, indep.)
Posta kodea 31xxx
INE kodea 31005
Herritarra aberindar
Kokapena
Koordenatuak 42° 37′ 09″ N, 2° 00′ 26″ W / 42.619166666667°N,2.0072222222222°W / 42.619166666667; -2.0072222222222Koordenatuak: 42° 37′ 09″ N, 2° 00′ 26″ W / 42.619166666667°N,2.0072222222222°W / 42.619166666667; -2.0072222222222
Aberin hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Aberin
Aberin
Aberin (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 21,1 km2
Garaiera 514 metro
Distantzia 50 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 382 biztanle
% 54,26 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 45,74
Dentsitatea 18,1 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 13,37
Zahartze tasa[1] % 22,56
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 25,32
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 75,47 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 10,82 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 3,96 (2010)
Euskararen erabilera %  0,1 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.aberin-muniain.org

Aberin[2] Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 382 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 50 kilometrora dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Nafarroa ekialdean kokatzen da, Zangozako merindadearen erdialdean. Herria lau kontzejuk osatzen dute, Muniain, Aberin, Arintzano eta Etxabarrik, azken hau hustutako kontzejua dela. Herriaren izen ofiziala Aberin den arren, biztanleriaren %80 Munaineko kontzejuan bizi da, bertan udaletxea ere badagoela.

Aberinek Villatuerta, Lizarra eta Aiegirekin egiten du muga iparraldean; Oteitzarekin ekialdean; Morentin eta Deikaztelurekin mendebaldean; eta Morentinekin hegoaldean.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima mediterraneo motakoa da, altueraren gorabehera handiak dituena. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 13 gradu artekoa eta prezipitazioak 600 eta 1.200mm bitartekoak dira. Udalerriko gunerik menditsuenetan ugariagoak betiere. Urteroko egun euritsuak 80 eta 100 bitartekoak dira.

Jatorrian udalerria estaltzen zuten arteen azalera asko murriztu da eta XX. mendearen amaieran 22 hektarea baino ez ziren geratzen. XIX. mendetik aurrera birlandaturiko pinuen azalera 20 hektareakoa da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aberinen, eneolito edo brontze aroko aztarnategia dago, Garita izeneko gunean.

1177an Antso VI.a Jakitunak, Tenplarioei eman zien dohaintza moduan Aberingo udalerriaren gaineko jabetza. XIV. mendearen hasieran, zehazki 1312 eta 1313 urteetan, Jerusalengo San Joanen Ospitale ordenak izan zuen jaurerriko petxak jasotzearen eskubidea.

Udalerria Iguzkitza edo Solana haraneko kontzejuetako bat izan zen, XIX. mendeko erreforma administratiboa burutu zen arte. Haran hori Muniain, Arintzano, Etxabarri eta Baigorriko kontzejuek osatzen zuten 1857ko errolda arte, Muniainek berezko udalerria izan zuen arte.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alberingo biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 22 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %6,41 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aberingo alkatea Agrupación Independiente Montejurra (AIM) herri ekimeneko Luis Enrique Aguilar Lizarraga atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Taldeak udaleko zazpi zinegotziak lortu zituen, eta hortaz gehiengo osoa udalean. Baliogabeko botoak 8 izan ziren (emandako guztien %4,40) eta 44 boto zuri izan ziren (botoen %25,29). Abstentzioa %41,85koa izan zen.

Aberingo Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
AIM 130 7

2011n La Solana hautagai zerrenda independenteak 138 boto eta 7 zinegotziak eskuratu zituen; David Arnedillo Urritzelki izendatu zuten alkate.

Aberinko udal hauteskundeak
Alderdi politikoa 2015[3] 2011[4] 2007[5] 2003[6] 1999[7] 1995[8] 1991[9] 1987[10] 1983[11] 1979[12]
La Solana Elkarte Independente  %85,71 7  %82,14 2 - -  %34,89 3 - -  %100 7  %89,03 7  %90,96 7 - - - -
Montejurra Elkarte Independente - - - -  %74,71 7  %42,98 3 - - - - - - - - - - - -
San Sebastian Elkarte Independente - - - - - -  %20,43 1 - - - - - - - - - - - -
Independenteak 2 - - - - - - - - - - - - - - - -  %73,52 5 - -
Independenteak 1 - - - - - - - - - - - - - - - -  %26,48 2  %46,3 3
Zentro Demokratikoaren Batasuna (UCD) - - - - - - - - - - - - - - - - - -  %53,7 4

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HELBIDEA: Kale Nagusia 36

Alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Luis Enrique Aguilar Lizarraga AIM, indep.
2011- David Arnedillo Urritzelki La Solana (indep.)

Garraiobideak eta azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Estellesa autobus konpainiak Lizarra eta Iruñarekiko autobus zerbitzua eskaintzen du.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aberinek estalitako eta ageriko frontoia eta udal piszinak dauzka.

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Aberin eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %0,40k zekien euskaraz hitz egiten.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aberingo eta Muniaingo herriko jaiak abuztuan ospatzen dira. Muniaingoak Abuztuaren 15aren inguruan ospatzen dira Ama Birjinaren omenez. Aberingo jaiak, berriz, abuztuaren 29aren inguruan ospatzen dira.

Erromeriei dagokienez, urtarrilean [muniaindarrek San Sebastian baselizarako erromeria antolatzen dute, eta abuztuan San Ramon Nonato baselizarako beste erromeria bat. Aberindarrek irailaren 14ean ospatzen dute Kalbarioko baselizarako erromeria.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aberin "Aberin-Arellano-Morentin Mankomunitateko" kidea da.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jasokundeko Andre Mariaren eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muniaingo Jasokundeko Andre Mariaren elizaren kanpoaldea harlanduz egina dago, eta aurrealde pentagonala eta izardun gurutzeriazko ganga estaldura dauka. Eraikina XVI. mendean eraiki zen lau zatitan banaturiko nabe bakarraz osatuta. Dorrea eta sarrera, XVII. mendean egindakoak dira. Mende bat geroago, XVIII. mendean, alboko nabea eraiki zen, ertzdun gangez eta harlanduzko kanpoaldeko portikoarekin.

Erretaula nagusia, XVIII. mendean egin zen, estilo barrokoari jarraiki. Bertan, 1600. urtearen inguruan egindako Jasokundearen Ama Birjinaren eskultura erromanista bat dago. Horrez gain, elizaren barruan, Frantzisko Xabierren omenezko erretaula barrokoa eta beste bi erretaula neoklasiko daude. Errosarioko Ama Birjinaren irudia 1600ean egin zuten eta San Joseren egurrezko irudia XVIII. mendean zehar.

Baselizak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muniaingo kontzejuaren inguruetan bi baseliza daude, bata San Sebastianen omenezkoa, eta bestea San Erramun Jaiogabearen omenezkoa. Bi baselizek, Erdi Aroko jatorria dute, baina aldaketa ugari izan dituzte mendeetan zehar eta jatorrizko egituratik ezer gutxi gordetzen dute gaur egun.

  • San Sebastian baseliza, Jurramendiren oinetan dago, harlangaitzezko hormez eraikia, eta laukizuzen itxurako nabe bakarrez osaturik dago. Eraikinaren barruan, XVII. mendearen amaierako erretaula barrokoa eta San Sebastianen egurrezko irudi bat daude.
  • San Erramun Jaiogabea baseliza, Muniaingo herriaren goialdean dago, laukizuzen itxurako nabea eta harlangaitzezko hormak dauzka. Barruan, 1600. urtearen inguruan egindako erretaula eta San Ramonen eskultura barrokoa daude.

Aberindar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aberin Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa