Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Euskal antzerkigintza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskal Herriko antzerkia» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search

Euskal antzerkigintza, euskal antzertia edo euskal teatroa Euskal Herrian literatura arlo horretan egiten den jarduera da eta, euskaraz, hizkuntza horretan egiten dena bakarrik ematen dezake aditzera. Euskal antzerkigintzak fase historiko desberdinak izan ditu, pastoralen manikeismo tradizionaletik hasi eta nazioarteko ikus-entzunekoen eragin zuzena duten joeretaraino.

Hamlet euskal antzezlana

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1494. urteko estreinako aipamenetik, Europa osoan bezala, euskal antzerkigintza Kristautasunari estu lotuta ibili zen, eta bereziki landu ziren Eguberriaren eta Aste Santuaren gaiak. Euskal antzerkigintza XVIII. mendean hasi zen kristau mundutik aldentzen; Ilustrazio garaia zen, eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak eta elkarte haren sortzaile Frantzisko Xabier Munibek bultzada handia eman zioten euskal antzerkigintzari. Hala ere, XIX. mende arte ez zen osatuko aldentze hori.

1915ean, antzerkigintza berpiztuko zuen Euskal Iztundea jaio zen Donostian. Antzerki eskola baten modukoa zen Euskal Iztundea, baina hori baino gehiago ere izan zen: antzerkiaren inguruan zebilen jendearen bilgunea, baita obrak sortzekoa, entseguak egitekoa... Iztundea zuzentzeko katedra lortzen lehena Toribio Altzaga izan zen; hainbat motatako testuez gain, batez ere antzerki lanak idatzi zituen (osorik euskaraz idatzitako lehena, Aterako gera (1888)). Euskal Iztundeak sustatutako lanak Donostia eta Gipuzkoa osora hedatu ziren, baita Bizkaira ere gero, Resurrecion Maria Azkueren eskutik. 1936ko gerra osteko urteetan, frankistek Euskal Iztundea itxiarazi zuten, eta Altzaga Ondarretan kartzelan sartu.[1]

XX. mendean, Francisco Francoren diktadurak euskal kulturari ezarritako errepresioak etenaldi larria ekarri zuen. Frankismoa bukatu aurretik, ordea, Euskal Herrian kultura mugimendu bizi eta indartsua sortu zen antzerki talde amateurren inguruan. Gabriel Aresti izan zen, 1960ko hamarkadan, euskal antzerkiaren berritzaile, gazteen antzerki taldeekin eta antzezleekin zuzeneko harremana zuela. Boterearen arbitrariotasunari eta Euskal Herriko moral tradizionalari aurka eginez, tradizioaren eta abangoardismoaren arteko sintesia egin zuen; herri antzerki iraultzailea egin zuela esan izan da. Xabier Letek dioenez,[2] Arestiren Beste mundukoak eta zoro bat antzezlanarekin hasi zen euskal antzerkigintza berria.

Gaur egun, euskarazko literatura generoetatik atzenduena dugu antzerkia.

Kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sortzaileak eta antzezleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkigileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko aktoreen zerrenda»

Aktore ezagunen artean, antzerkiaren arloan Ramon Agirre, Loli Astoreka, Ramon Barea, Kike Diaz de Rada, Karra Elejalde, Isidoro Fernandez, Mikel Garmendia, Asier Hormaza, Niko Lizeaga, Ander Lipus, Aitor Mazo, Mikel Martinez, Paco Sagarzazu, Jose Ramon Soroiz eta Patxo Telleria aipatzekoak ditugu, besteak beste.

Antzerki taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko antzerki taldeen zerrenda»

Azpiegitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaialdiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzokiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ainhoa Sarasola, «Mendeurrenak albiste izango dira 2015ean», Berria 2015-01-02
  2. Zeruko Argia, 1965-01-24.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]