Frantzisko (aita santua)
Frantzisko[1] (latinez: Franciscus, /franˈtʃiskus/ ahoskatua) —jaiotza izenaz Jorge Mario Bergoglio[2]— (Buenos Aires, Argentina, 1936ko abenduaren 17a) Eliza Katolikoaren Aita santua da, 2013ko martxoaren 13tik. Aurretik Buenos Airesko artzapezpikua izan zen. 2001etik kardinal titulua zuen. Jesusen Konpainiaren kidea, ordena horretako lehendabiziko Aita santua da, bai eta Amerikan jaiotako lehena ere.
Bizitza
Familia katoliko batean jaio zen 1936ko abenduaren 17an, Buenos Airesko Flores auzoan. Mario José Bergoglio eta Regina María Sivori-ren bost seme-alabetatik zaharrena da. Bizirik duen senide bakarra arreba Elena da.
21 urterekin erabaki zuen apaiz sartzea eta Villa Devoto seminarioan aritu zen lehenik fraidegai. 1969ko abenduaren 13an apaiz izendatu zuten, eta geroztik luzea izan da haren ibilbidea.[3]
Argentinako Konferentzia Episkopalaren lehendakaria izan zen bi aldiz. Berriro ere ezin zenez aurkeztu, estatutuetan hala agertzen zelako, 102. batzar nagusian, José María Arancedo.Santa Fe de Vera Cruzeko artzapezpikua haren ondorengoi aukeratu zuten,
2014ko irailaren 24an, Jozef Wesolowsky artzapezpiku ohi poloniarra, 2008 eta 2013 artean Errepublika Dominikarreko nuntzioa izana, etxeko atxiloaldian ezarri zuen Frantzisko Aita santuak, haren aurkako pederastia salaketaren auzia erabaki bitartean. 2014ko ekainean, Wesolowsky apaizgotik kanporatu egin zuten, auziari buruzko ebazpenik artean izan ez arren, salaketak «bereziki larriak» zirelako.[4]
2014ko azaroaren 25ean, Europako Parlamentuan egin zuen hitzaldian, immigrazioaz jardun zuen eta 'immigrazio politika egokiak' aldarrikatu zituen.[5]
2015eko urtarrilaren 1ean, Loiolara joateko gonbidapena egin zion Iñigo Urkulluk, Ricardo Blázquez Bilboko apezpiku ohiaren bidez.[6]
Lanak
- 1982: Meditaciones para religiosos.
- 1986: Reflexiones sobre la vida apostólica.
- 1992: Reflexiones de esperanza.
- 1998: Diálogos entre Juan Pablo II y Fidel Castro.
- 2003: Educar: exigencia y pasión.
- 2004: Ponerse la patria al hombro.
- 2005: La nación por construir.
- 2006: Corrupción y pecado.
- 2006: Sobre la acusación de sí mismo.
- 2007: El verdadero poder es el servicio.
- 2012: Mente abierta, corazón creyente.
Erreferentziak
- ↑ Alpert, Emily. (2013-3-13). «Vatican: It's Pope Francis, not Pope Francis I» Los Angeles Times.
- ↑ gaztelaniaz ˈxorxe ˈmaɾjo βerˈɣoɣljo eta italieraz berˈgɔʎʎo ahoskatua
- ↑ «Jorge Mario Bergoglio argentinarra, aita santu berria» Berria 2013-03-13.
- ↑ «Pederastiaz akusatutako apaiz bat etxean atxilo edukitzea agindu du Frantziskok», Berria, 2014-09-25
- ↑ «Frantzisko aita santua: 'Egia, egia da eta ez dugu ezkutatu behar'», EiTB, 2014-11-25
- ↑ «Loiolara joatera gonbidatu du Urkulluk Frantzisko aita santua», Berria, 2015-01-02
Kanpo estekak