Emilio Colombo
Itxura
Emilio Colombo (Potenza, 1920ko apirilaren 11 – Erroma, 2013ko ekainaren 24a) Italiako lehen ministroa izan zen 1970 eta 1972 bitartean.
Kristau-demokraziako kidea izan zen. Diputatu aukeratu zuten lehen aldiz 1946an. Hainbat ministeriotan lan egin zuen eta 1970ean lehen ministro izendatu zuten. Bere gobernuak hainbat neurri aurrerakoi sartu zituen. 1972an Giulio Andreottik ordezkatu zuen. Europako Parlamentuko diputatu eta presidente (1977-1979) izan zen. Kanpo Harremanetako ministroa (1980-1983 eta 1992-1993) eta biziarteko senataria 2003tik ere izan zen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |