Palestinar arabiera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Palestinar arabiera
اللهجة الفلسطينية
Datu orokorrak
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
afroasiar hizkuntzak
Hizkuntza semitikoak
arabiera
Levantine Arabic (en) Itzuli
South Levantine Arabic (en) Itzuli
Alfabetoaarabiar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
IETFajp-PS

Palestinar arabiera (arabieraz: اللهجة الفلسطينية‎) levantetar arabieraren taldeko dialekto bat da, Palestinako Estatuan, Israelen eta palestinar diasporan palestinar gehienek hitz egiten dutena.[1]

Levantetar arabieraren beste forma batzuekiko desberdintasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palestinako arabierak ezberdintasun nabarmenak ditu, Levanteko beste arabiera forma batzuekiko, hala nola siriar arabierarekiko eta libanoar arabierarekiko. Hala ere, horietako bat ere ez da aldaezina, Palestinako arabieraren dialekto continuumaren beraren barruan dauden ezberdintasunak direla eta.[2] Palestinako dialektoen ezaugarri tipiko bat da hasierako hamza duten aditzen forma burutugabeen hasieran o: bokala agertzea.

Palestinar arabierak, bestalde, erkide ditu ezaugarri batzuk ditu egiptoar arabierarekin, eta ezaugarri horiek Levanteko iparraldeko dialektoetatik bereizten dute hiztegian eta gramatikan.

Azpidialektoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palestinar arabiera hiru taldetan banatzen da:

  • Hiriko palestinar arabiera,
  • Landako palestinar arabiera,
  • Palestinar arabiera beduinoa.

Horietatik, hiri-azpidialektoa levantetar iparraldeko arabieratik, hau da, siriarretik eta libanoarretik, hurbilen dagoena da, neurri txikiagoan, landa-eremuko biztanleriaren azpidialektoa.

Bien bitartean, beduino-azpidialektoa Arabian bertan hitz egiten duten arabiera-barietateetatik gertuago dago, beduinoek kulturan, hizkuntzan eta ohituretan arabiarragoak direlako (beste palestinarrek ez bezala, mendeetan zehar arabizazio linguistiko eta kulturalaren prozesua jasan ondoren, bere identitate etnikoa arabiar identitate etniko batera aldatu zutelako).

Fonetika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bokalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen palestinar arabierazko bokalen taula:

Aitzineko Erdiko Atzeko
Itxi i u
Erdiitxi e o
Ireki a

Kontsonanteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen palestinar arabierazko kontsonanteen taula:

Ezpainkari Hortzartekari Horzkari/Hobikari Sabaikari Belar Ubular Faringari Glotal
Arrunt Enfatiko Arrunt Enfatiko Arrunt Enfatiko Arrunt Enfatiko
Sudurkari m n
Leherkari Ahoskabe t (t͡ʃ) k ʔ
Ahostun b d d͡ʒ ɡ (ɢ)
Igurzkari Ahoskabe f θ s ʃ  χ ħ h
Ahostun ð ðˤ z ʒ ʁ ʕ
Dardarkari anizkun (r)
Hurbilkari l j w

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) How to Reach your Audience with the Right Dialect of Arabic. in: Asian Absolute. 2016-01-19.
  2. Palva, H. (1984). A general classification for the Arabic dialects spoken in Palestine and Transjordan. Studia Orientalia Electronica, 55, 357-376.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hizkuntza Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.