Justino I.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Justino I.a agintariaren irudia txanpon batean

Flabius Iustinus edo Justino I.a (k.o.. 450 - 527. urteko abuztuak 1) Bizantziar Inperioko agintaria 518 eta 527 urteen artean. Bederiana hiritik gertu zegoen herriska batean jaioa Dardaniako probintzian, Daziako diozesian. Garai hartan Dazia eta Mazedoniako diozesiek Ilirikoko pretorioaren prefektura osatzen zuten barbaroen etengabeko erasoen helburu. Eraso hauengandik ihesi gaztea zen artean Konstantinopolisera iritsi zen. Ejertzitoan izena eman eta bere argitasunari esker azkar gora egin zuen urteen poderioz agintariaren goardiako komandante bihurtu zen arte. Garai hartako agintaria Anastasio I.a zen. Agintariaren goardia Konstantinopolisen egoitza zuen ejertzitoko atal bakarra zenez eta Justinok zuen izen onari esker 518. urtean Anastasio I.a hil zenean honen oinordeko izendatu zuten Justino I.a agintari izena jaso zuelarik, ordurako hirurogeitamar urte inguru bazuen iada.

Justino militar habila bazen ere kudeaketa aproposa burutzeko gaitasunik ez zuenez aholkulari trebeez inguratu zen. Gorteko aholkulari erabakiorrena ezpairik gabe Justinoren iloba izan zen, Flabius Petrus Sabbatius izenekoa. Justinok iloba oinordeko izendatu zuen eta honek ostera oroitua izango den izena hartu zuen, Justiniano. Prokopio historialariariak dioenez Justino agintari bazen ere Justiniano zen inperioko benetako zuzendaria. Prokopio hala ere oker egon liteke Justinok iloba oinordeko hil baino zenbait hilabete lehenago izendatu baitzuen soilik eta agian garrantzi gehiegi egozten zaio Justinianori bere osabaren aginteaz aritzerakoan.

525. urtean Justinok leinu senatorialeko jendea klase baxuagokoekin ezkontzea debekatzen zuen legea baliogabetu zuen. Legearen baliogabetzeak garai hartan zenbait aristokrata asaldatu bazuen ere osteara eragin handia izan zuen inpeiroarengan zenbait agintarik leinu humileko emazteak izango baitzituzten, bereziki Justinianok zeina Teodora izeneko iragan ez oso argia zuen dama batekin ezkondu zen. Justiniano eta Teodora inperioarengan eragin handien izan duten agintari-enperatriz bikoteetako bat izan ziren.

Justinoren azken urteetan ostrogodoen eta pertsiarrekin gatazka ugari izan zen bere oinordeko Justinianok jasoko zituenak. 526. urtetik aurrera edadeak edo gaitzak jota gaisotzen hasi zen 527. urteko apirilaren 1ean Justiniano ofizialki oinordeko izendatu zuelarik. Urte hartako abuztuaren 1ean bertan hil zen.

525. urtean Anazarbusgo hiriari Justinopolis izena egotzi zitzaion Justinoren omenez.


Aurrekoa
Anastasio I.a
Bizantziar agintaria
518 -527
Ondorengoa
Justiniano I.a

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Justino I.a