Avito

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Avito txanpon batean.

Avito, latinez Marcus Maecilius Flavius Eparchius Avitus ( 395 inguru - 456), 455etik 456 arte erromatar enperadorea izan zen.

Petronio Maximok Magister militum (armadaren burua) izendatuta, Avitok Teodoriko II bisigodoen erregearengana joan behar izan zuen misio diplomatiko batean. Erregearen Tolosako gortean zegoela Gaiserikok Erroma inbaditu zuen, Petronio Maximoren agintaldia amaiaraziz. Avitok abagunea aprobetxaturik, 455eko uztailaren 9an Galiako senatariek eta soldaduek aldarrikatu zuten enperadore. Irailean Erromara iritsi zen.

Italian haren agintea ez zen inoiz onartu. Vandaloen kontrako kanpainak porrot egindakoan, Avitoren egoera ezegonkor bihurtu zen. Vandaloen setiok gosetea eragin zuen Erroman. Gainera, bizkartzain godoak ordaindu ahal izateko, brontzezko estatuak urtu zituen. Nahigabe orokorraz baliatuta, Rizimerok eta Maiorianok matxinada sortu zuten.

Teodoriko II.aren laguntza jaso gabe, Hispanian baitzen suebiarren kontrako borrokan, Avito garaitu zuten matxinoek. Bizitza errespetatu zioten, eta artzapezpiku izendatu zuten. Galiara ihes egin nahi izan zuenean, hil egin zen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Avito Aldatu lotura Wikidatan