Balbino

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Balbinus Hermitage.jpg

Balbino, latinez Decius Caelius Calvinus Balbinus (c. 165 - † 238ko uztailaren 29an), Pupienorekin batera, erromatar enperadorea izan zen, apirilaren 22tik hil zen arte. Senatuak hautatu zituen, Gordiano I. eta Gordiano II. Maximino Traxen aldeko Numidia probintziako gobernariak hil ostean.

Maximino Erromara zihoazenez, Pupienok aurre egitera atera zitzaion. Balbino Erroman geratu zen. Pupienok arrakasta bazuen ere (Maximino garaitu zuen), Balbinok ezin izan zuen hiri kontrolpean eduki, non matxinadak noiznahi sortzen ziren. Erromatarrak lasaitzearren, Gordiano III.ari Zesar titulua eman zioten. Pupieno ailegatutakon, egoera nolabait baretu zen, baina egonezinak jarraitu zuen.

Bi enperadoren arteko harremana ez zen batere estua. Elkarri beldur zioten. Pupienok partiarren kontra eta Balbino karpiarren aurka borrokatzen ari baziren ere, elkarren kontra ere egiten zuten. Uztailaren 29an, Pretoriar Goardiak parte hartzea erabaki zuen. Enperadoreen ika-mika moztu eta biak hil zituen. Egun berean Gordiano III hautatu zuten enperadore.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Balbino Aldatu lotura Wikidatan