Leon VI.a Jakituna
Wikipedia(e)tik
Leon VI.aren erretratudun solido bizantziarra
Leon VI.a, izengoitiz Jakituna edo Filosofoa (grezieraz: Λέων ΣΤ΄ ὁ Σοφός, Leōn VI ho Sophos, 866ko irailaren 19a – 912ko maiatzaren 11). Bizantziar enperadorea izan zen 886-912 bitartean. Bulgariarren aurkako gerra galdu zuen 893. urtean eta Sizilia 907an. Erromara hurbiltzen saiatu zen eta zentralizatu egin zuen bere gobernua. Basilio aitak hasitako Basilikak (887-893) legeei buruzko obra argitaratu zuen. Bere anaia Alexandro izan zuen ondorengo.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/12/16 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Aurrekoa Basilio I.a |
Bizantziar Inperioko enperadorea 886-912 |
Ondorengoa Alexandro III.a Bizantziokoa |