Antemio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antemio

Western Roman emperor (en) Itzuli

467ko martxoaren 25a (egutegi gregorianoa) - 472ko uztailaren 11 (egutegi gregorianoa)
Libio Severo - Olibrio
Antzinako Erromako senataria



Erromako kontsula

Bizitza
JaiotzaKonstantinopla, 420
Herrialdea Bizantziar Inperioa
HeriotzaErroma472ko uztailaren 11 (51/52 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: burugabetzea
Familia
Ezkontidea(k)Marcia Euphemia (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra

Antemio (latinez: Procopius Anthemius; 420 inguru - 472ko uztailaren 11), 467tik hil zen arte mendebaldeko erromatar enperadorea izan zen.

Baliteke Antemio azken enperadore trebea izana. Inperioak zituen bi erronka militarrei aurre egiten saiatu zen. Alde batetik, Galian zeuden Eurikoren bisigodoak eta, beste aldetik, Ipar Afrikan zeuden Genserikoren bandaloak eraso zituen.

Leon I. ekialdeko enperadorearen babesa jaso zuen, haren alaba Rizimerorekin ezkondu baitzen. Iliriako matxinoek ere bat egin zuten enperadorearekin.

Nolanahi ere Antemiok ez zuen adina zorterik germaniarren aurka. Eurikok erromatarren armada garaituta, erromatarren menpe segitzen zuten Galiako hainbat hiri konkistatu zuen. Genserikoren kontra ekialdeko laguntza jaso bazuen ere, vandaloek haren itsas-armada suntsitu zuten.


470ean, Antemio gaixotu zen. Pozoia zelakoan, nobleziaren aurka egin zuen Antemiok. Rizimero, Inperioko itzalpeko boterea, Milanen matxinatu zen. 6.000 soldadu harturik, Erroma eraso zuen Antemio atzemateko. 5 hilabete ondoren, Antemio atxilotu eta hil zuen Rizimerok.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antemio Aldatu lotura Wikidatan