Dezentzio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dezentzio

Antzinako Erromako senataria



Erromako kontsula

Bizitza
JaiotzaAmiens, I. milurtekoa
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaSens353ko abuztuaren 18a ( urte)
Heriotza moduasuizidioa: urkatzea
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Erromako erlijioa

Dezentzio (Magnus Decentius; Amiens, ? – Senonae, 353ko abuztuaren 18a) Mendebaldeko Erromatar Inperioko zesarra izan zen 350etik 353ra.

Magnentzio anaiak boterea usurpatu zion Konstanteri 350eko urtarrilaren 18an, eta Dezentzio zesar mailara igo zuen urte berean. 352an kontsul izendatu zuten. 353an Magnentziok Mursa Majorreko gudua galdu zuen eta gerra finantzatzeko zergak igo zituen. Orduan Galia matxinatu egin zen eta Dezentzio Treveris hiriburutik bota zuten.

Alamanak probintzia inbaditzen hasi ziren, agian Konstante II.ak bultzatu zuena, eta usurpatzailearen gaineko presioa areagotu zuten. Dezentzio bere anaiaren tropen buru zen iparraldean, eta Chnodomar buruzagi alamanarrak garaitu eta Sensen setiatu zuen. Mons Seleucusko guduan Magnentziok izandako porrotaren eta ondoren bere buruaz beste egin izanaren berri jakin zuenean, Dezentziok bere burua urkatu zuen.