Maioriano

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Maioriano brontzezko txanpon batean.

Maioriano, latinez Iulius Valerius Maiorianus (420ko azaroa - 461eko abuztuaren 7) 457tik hil zen arte mendebaldeko erromatar enperadorea izan zen.

Frankoen eta alamanen aurka nabarmendu zen, armadaren barnean. Avito boteretik kendu ostean, Rizimero erregenteak Maioriano enperadore izendatu zuen, ekialdeko Leon I.ak usurpatzailetzat jo bazuen ere.

458an, vandaloen eraso bertan behera utzita, Afrika inbaditu zuen germaniarrez osatutako armada baten bidez. Teodoriko II.a bisigodoen erregea garaitutakoan, berarekin hitzarmena sinatu zuen. 460ko hasieran egundoko itsas-armada prestatu zuen vandaloen aurka egiteko. Genserikok, halere, erromatar ofizial batzuk erosita, oharkabean harrapatu zuen erromatar itsas-armada, eta suntsitzen lortu zuen.

Genserikorekin bakea hitzartu behar izan zuen orduan Maiorianok. Horrek haren ospe militarra kaltetu zuen. Gainera, populazioarekiko soldaduen bortizkeria bertan behera uzten saiatzeak ospe txarra areagotu zion legioen artean. Rizimerok atzerritarren tropen matxinada eragin zuen. Honela, 461eko abuztuaren 2an abdikatzera behartu zuten. 5 egun beranduago hil zen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maioriano Aldatu lotura Wikidatan