Galerio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Galerio

Galerio, latinez Galerius Maximianus (250 inguru - 311ko maiatzaren 5) erromatar enperadorea izan zen, 305etik hil zen arte.

Aureliano eta Proboren agintaldieetan soldadu ausarta zela erakutsi zuen. 293an, Tetrarkia osatu zenean, zesar titulua jaso zuen Konstantzio Klororekin batera. Dioklezianoren alabarekin ezkondu zen eta Iliriako probintziak bere esku geratu ziren.

296an, Danubiotik Eufratesera mugitu zen, persiarrei aurre egiteko. Horko lehenengo kanpaina porrot hutsa izan zen, eta Mesopotamia galdu zuten. Hurrengo urtean, halere, Armeniako medietatik eraso zuen. Narses persiar erregea garaituta, Ktesifon hiri hartu zuen. 298an Narsesek bakea eskatu zuen. Mesopotamia Erromaren menpera itzuli zen, baita Tigrisen haratago zeuden hainbat lurralde. Erromako zabalkuntza handiena ekialdean.

Tesalonikako Galerioren arkuko xehetasun bat.

305ean, Diokleziano eta Maximino erretiratu zirenean, Konstantzio Klorok eta Galeriok augusto titulua jaso zuten. Zesar berriak Severo II eta Maximino Daia izan ziren. Kontantzio Kloro heriotzarekin Galeriok enperadore bakarra bihurtzeko asmoa izan zuen. Konstantzio Klororen semea, Konstantino, bere alboan izanda Galeriok uste zuen haren egoera politikoa gaindiezina zela.

Alabaina, asmoak zapuztu ziren. Konstantino aitaren ondorengoa bihurtu zen Britanian. Gainera, Maximinori eta Maxentio haren semeari aldi berean augustu titulua eman zitzaien Italian.


Tesalonikako Galerioren arkua (ekialdeko aldea).

Italiaren inbasioa alferrik saiatu ostean, Lizinio lagunari augusto titulua eman zion, eta Galerio erretiratu zen. 311ko maiatzaren 5ean hil zen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Galerio Aldatu lotura Wikidatan