Olibrio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Olibrio

Olibrio, latinez Anicius Olybrius, 472ko uztailaren 11tik urriaren 23 arte mendebaldeko erromatar enperadorea izan zen.

Vandaloek arpilatu ostean, Erroma utzi zuen. Konstantinoplan kontsul izendatu zuten 464an. Garai horretan Plazidiarekin, Valentiniano III.aren alabarekin ezkondu zen. Geiserikoren semea, Huneriko, Plazidiaren alaba batekin ezkondu zen. Lotura honen izenean, Geiserikok Olibriorako aldarrikatu zuen enperadore titulua.

472an, ekialdeko enperadoreak, Leon I.ak, Olibrio Italiara bidali zuen, Antemio enperadorea Rizimeroren kontrako borrokan laguntzera. Baina Rizimerorekin aldiz aurreko negoziazioak zirela eta, Antemioren heriotzaren ostean, enperadore bihurtu zen Olibrio. Nolanahi ere, berehala hil zen kausa naturalengatik.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Olibrio Aldatu lotura Wikidatan