Marko Klaudio Tazito

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tazito enperadorea alanarren kontrako garaipena ospatzen ari dela.

Tazito, latinez Marcus Claudius Tacitus (200 inguru - 276), erromatar enperadorea izan zen 275eko irailaren 25etik hil zen arte.

Bizitza osoan lanpostu publikoetan aritu zen Tazito. 273an, kontsul izendatu zuten. Mundu guztien errespetua bereganatua zuen.

Aureliano heriotzaren ostean Erromako Senatuak Tazito hautatu zuen ondorengo. Armadak berehala onetsi zuen. Agintaldi laburra izan zuen, non erreforma batzuk indarrean jartzen saiatu zen. Senatua indartzeko asmoa ere bazeukan. Nolanahi ere, alanarren kontrako porrota izan zuen, eta erail egin zuten.

Tazito gizon aberatsa zen. Gainera Publio Kornelio Tazito historialariaren ondorengoa zen. Haren liburuak Estatuak kopiatzeaz gain, liburutegi guztietara zabaldu zituen.

Senatari zahar eta on baten irudia iritsi bazaigu ere, egungo historialariek adierazten dute Tazito beste soldadu-enperadore bat zela, gizon ikasiaren irudia hedatzeko nahia zuena. Besterik ez.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marko Klaudio Tazito Aldatu lotura Wikidatan