Pupieno

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pupieno

Pupieno, latinez Marcus Clodius Pupienus Maximus (178 - 238ko uztailaren 29), Balbinorekin batera, erromatar enperadorea izan zen 238ko apirilaren 22tik hil zen arte. Senatuak hautatu zituen, Gordiano I. eta Gordiano II. Maximino Traxen aldeko Numidia probintziako gobernariak hil ostean. Pupienok armadan lortutako arrkastari esker urratsak igo ahal izan zituen maila sozial eta politikoan. Zenturioi bezala hasita, tribuno militarra, pretor, kontsul eta hainbat probintziatako gobernaria izan zen. 234an Erromako prefektua zen.

Maximino Erromara zihoazenez, Pupienok aurre egitera atera zitzaion. Zorte handia izan zuen Pupienok. Izan ere, Maximinoren armadak hornidura falta nabarmena zeukan. Hori zela eta, soldaduek Maximino bera hil zuten eta Pupienoren aurrean amore eman zuten. Bitartean, Erroman matxinadak nonahi sortzen ziren. Pupieno ailegatutakon, egoera nolabait baretu zen, baina egonezinak jarraitu zuen.

Bi enperadoren arteko harremana ez zen batere estua. Elkarri beldur zioten. Pupienok partiarren kontra eta Balbino karpiarren aurka borrokatzen ari baziren ere, elkarren kontra ere egiten zuten. Uztailaren 29an, Pretoriar Goardiak parte hartzea erabaki zuen. Enperadoreen ika-mika moztu eta biak hil zituen. Egun berean Gordiano III hautatu zuten enperadore.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pupieno Aldatu lotura Wikidatan