Mikel I.a Rangabe

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mikel I.a Rangaberen (ezkerrean) eta honen seme nagusi eta enperadorekide Teofilaktoren irudiak dituen urrezko txanpona.

Mikel I.a Rangabe (grezieraz: Μιχαῆλ A' Ῥαγγαβέ, Mikhaēl I Rhangabe) (? - 844ko urtarrilaren 11) 811-813 bitartean Bizantziar Inperioko enperadorea izan zen.

Teofilakto Rangabe patrizioaren semea eta Prokopia, Nizeforo I.aren alabaren senarra zen. Bulgariako Krumen aurkako kanpaina penagarritik bizirik atera zenez gero, larriki zauritutako Estaurazio enperadorea ordezkatzeko aukeratu zuten. Ikonoklastei jazarri zitzaien. Frankoekin negoziazioak hasi eta Karlomagno Mendebaldeko Enperadore onartu zuen. Horren ordainez, Bizantziar Inperioak Venezia berreskuratu zuen. Ez zuen ontzat hartu, ordea, Krumen bake-baldintzak eta bulgariarrei aurre egitea erabaki zuen. Baina 813ko ekainean bizantziar armadak erabateko porrota pairatu zuen Hadrianopolisen eta Mikelek uko egin behar izan zion koroari, Leon V.a Armeniarraren faboretan.

Mikelen semeak zikiratu eta monasteriotan sartu zituzten. Haietako bat, Nicetas, Konstantinoplako Aitalehena izatera iritsi zen. Mikel monje sartu (Athanasios izena hartuta) eta 844an hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mikel I.a Rangabe Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Estaurazio
Bizantziar Inperioko enperadorea
811-813
Ondorengoa
Leon V.a Armeniarra