Konstantino V.a
Wikipedia(e)tik
Konstantino V.a (eskuinean) eta bere aita, Leon III.a.
Konstantino V.a (grezieraz: Κωνσταντίνος Ε΄, Kōnstantinos V) (718 - 779ko irailaren 14a), 741-775 bitartean Bizantziar enperadorea izan zen. Hil ostean etsaiek Kopronimos (grezieraz: Κοπρώνυμος, Kopronymos, "Gorotz-izena") izen goitia eman zioten.
Leon III.a Isauriarra enperadorearen semea zen. Bulgariarrak eta Balkanetako eslaviarrak menderatu zituen, baina Ravena hiria galdu zuen, lonbardiarren aurkako guduan (750). Ikonoklasta porrokatua zen eta guztiz kondenatu zuen irudien gurtza.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012-12-17 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Aurrekoa Leon III.a Isauriarra |
Bizantziar Inperioko enperadorea 741-775 |
Ondorengoa Leon IV.a |