Pertinax

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pertinax.

Pertinax, latinez Publius Helvius Pertinax, (126ko abuztuaren 1 - 193ko martxoaren 28) erromatar enperadorea izan zen, Komodo hil zuten egunetik bertatik (192ko abenduaren 31tik) hil zen arte.

Estreinako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italian jaioa, haren aita askatutako esklabua izan zen. Hastapenean, Pertinax gramatika irakaslea izan zen, baina etorkizun oparoagoa lortzeko nahian, armadan sartu zen.

Hurrengo partiarren kontrako gerran, ausart jokatu zuen Pertinaxek. Hortaz, postu hobeak eskuratu ahal izan zituen. Britanian, Danubioko mugan eta Dazian aritu zen.

Marko Aurelioren agintaldian, jauregiko azpijokoak baztertu zuen nolabait. Alabaina germaniarren kontrako gerretan berriro nabarmendu zen. 175ean kontsul izendatu zuten. 185 arte Mesia, Dazia, Siria eta Britania probintzietan gobernarti jardun zuen.

Senatuan ere eserleku bat eskuratu zuen, harik eta Pretoriar Goardiak bizitza publikotik kanporatu zuen arte. Britaniara joan zen berriro, non armada matxinatua zegoen. Hiltzeko zorian egon zen matxinada itzaltzeko saioan, baina azkenean menderatu zituen matxinoak. 187an postua utzi behar izan zuen haren agintaldi gogorra zela kausa legioek gorrotoa ziotelako.

188an eta 189an Afrikako probintzian prokontsula izan zen. Erromara itzuli zen orduan, Komodorekin kontsulatua partekatzeko eta Pretoriar Goardiaren burua izateko. Postu horretan zegoen Komodo etxeko batek hil zuenean.

Agintean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertinaxen agintaldia laburra zen oso, 86 egunetakoa. Marko Aurelioren politikak berreskuratzen saiatu zen, baina aurkariak leku gehinetan aurkitu zituen.

Pretoriar Goardiak ordainsaria ederra espero bazuen ere, ez zen halakorik gertatu. Orduan, Komodoren ondare guztiak (plazer sexualetakoak ere) saldu zituzten, nahi adina diru eskuratu arte.

Konspirazio bat eten ahal izan zuen, baina bigarrenean Pretoriar Goardiak hil zuen. Enperadore izateko arriskuak ezagutzen zituen Pertinaxek. Izan ere, titulu hori ez zion semeari eman. Horrela bizitza salbatu zion.

Didio Juliano senatariak bere burua enperadore izendatu zuen. Horrek gerra zibil labur bat piztu zuen. Septimio Severo garaile aterata, enperadore berria bihurtu zen. Septimio Severok Pertinaxen agintaldia onartuta, hiltzaileak zigortu zituen eta estatu-hileta eman zion Pertinaxi.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pertinax Aldatu lotura Wikidatan