Valentiniano III.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Valentiniano III.a txanpon batean.

Valentiniano III.a, latinez Flavius Placidius Valentinianus (419ko uztailaren 2a - 455eko martxoaren 16a), 424tik hil zen arte mendebaldeko erromatar enperadorea izan zen.

Konstantzio III.aren semea eta Teodosio I.aren biloba zen. Zesar titulua 424an eman zitzaion Konstantinoplan. Gerra labur baten ostean, 425eko urriaren 23an Erroman kokatu zuten enperadore.

Hasiera batean, ama arduratu zen politikagintzaz, eta, 433z geroztik, Flavio Aetioren esku. Valentinianoren agintaldia Inperioko zatiketak markatu zuen. Izan ere, Afrika probintzia 439an konkistatu zuten vandaloek, eta mendebaldeko Mediterraneo Genserikoren pirataz bete zen; 446an Britania betiko utzi zen; barbaroek Hispania eta Galiako zati handiak konkistatu zituzten.

Aetiok, halere, hainbat garaipen lortu zuen. Atilaren kontrako lortutakoa oso garrantzitsua izan zen. Baina visigodoen aurka ere aritu zen arrakastaz 426an, 429an eta 436an. Rhin eta Danubion ere inbatzaileak geldiarazi zituen.

454an, Valentinianok Aetio hil zuen. Hurrengo urteko martxoaren 16an, ordea, Aetioren bi jarraitzaile germaniarrek enperadorea hil zuten.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Valentiniano III.a Aldatu lotura Wikidatan