Valentiniano II.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Valentiniano II.aren zein Teodosioren garaipena ospatzen da txanpon honetan.

Valentiniano II, (371 - 392), Mendebaldeko erromatar enperadorea izan zen Graziano anaiarekin batera. Enperadore izendatu zutenean, 375ean, Valentinianok 4 urte zituen.


Boterean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi anaiek Mendebaldeko Inperioa erdibitu zuten. Ofizialki, Grazianok Galia probintzia hartu zuen, eta Valentinianok, edo, hobe esanda, Justina amak, Italia, Iliria eta Afrika probintziak. Justinak, erlijio aranista edukita, kristauen aurka borrokatu zuen. Baina, Milango artzapezpikuak, Anbrosiok, (Valentinianoren gortea Milanen kokatua baitzen) oso itzal handia zuen, enperadorea baino handiagoa.

387an, Magno Maximo jenerala matxinatu zen Britanian eta bere burua enperadore izendatu zuen. Alpeak zeharkatuta, Milan hiria mehatxatu zuen. Valentinianok ekialdera jo behar izan zuen, Teodosioren babespean egoteko. Teodosiok 388an Valentiano tronuan jarri zuen berriro Magno Maximoren heriotzaren ostean.


Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

392ko maiatzaren 15ean, Valentiniano urkaturik aurkitu zuten. Haren bizkartzain eta magister militum aholkulariak, Arbogasto germaniarrak, suizidioa zela argudiatu zuen. Valentinianok eta Arbogastok ika-mika izan ohi zuten Inperio gobernatzeko era egokienaren gainean.

Honela izanda, Teodosiok, horren berri izandakoan, Arbogasto hiltzailetzat jo zuen. Milango Anbrosiok ere susmo bera iradoki zuen Valentinianoren hiletan. Arbogastok, gainera, Eugenio izeneko jeneral pagano kokatu zuen tronuan.

Horren ondorioz, gerra zibila piztu zen Eugenio eta Teodosioren artean. Teodosioren garaipenak Inperioko azken batzea eragin zuen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Valentiniano II.a Aldatu lotura Wikidatan