Hostiliano

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hostiliano.

Hostiliano, latinez Gaius Valens Hostilianus Messius Quintus († 251) erromatar enperadorea izan zen 251n, Dezioren semea zelako. Hortaz, Herenio Etruskoren anaia zen.

Dezio aitak tronua eskuratutakoan, Hostilianok printze baten tratamendua jaso zuen, nahiz eta beti Herenio Etrusko anaiaren atzetik zebilen, Herenio zaharragoa eta oinordekoa zelako. 251ko hastapenean, Deziok Herenio enperadore izendatu zuen. Hostilianok, orduan, princeps iuventutis (Gaztaroko printzea) titulua jaso zuen.

Urte berean, Kniva godoen erregearen kontra egin zuten bi enperadoreek, Danubioko mugan egindako erasoak zigortzeko nahian. Hostiliano Erroman geratu zen, eskarmentu gutxikoa zela eta. Herenia, haren ama, enperadoreorde geratu zen.

Kanpaina hondamen itzela izan zen. Herenio zein Dezio hil ziren. Legioek Treboniano Galo aldarrikatu zuten enperadore, baina Erroman, Senatuak Hostilianoren eskubideak onartu zituen. Treboniano Galo jeneral errespetagarria zen, eta Senatuaren ebazpena onartu zuen. Alabaina, urte horretan bertan, izurrite batek Hostiliano hil zuen. Azken 40 urtetan heriotza naturala zeukan lehen enperadorea izan zen. Egoera horretan, Treboniano Galok hartu zuen tronua, Volusiano semearekin batera.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hostiliano Aldatu lotura Wikidatan