Volusiano

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Volusiano tetradrakma batean.

Volusiano, latinez Gaius Vibius Volusianus († 253) erromatar enperadorea izan zen, 251tik hil zen arte, Treboniano Galo aitarekin batera.

251ko uztailaren 1ean, Dezio eta Herenio Etrusko enperadoreak hil ziren godoen aurka borrokatzen ari zirela. Soldaduek Treboniano Galo aldarrikatu zuten enperadore. Honek Hostiliano, Dezioren beste seme bat, onartu zuen aldi bereko enperadore gisa. Nolanahi ere, 251 uztailan ere, izurrite batek Hostiliano hil zuen. Volusianok haren lekua hartu zuen, eta enperadore titulua jaso zuen.

Emiliano usurpatzailearen aurka egitekoan, matxinatutako soldaduek Treboniano Galo zein Volusiano hil zituzten, 253ko abuztuan.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Volusiano Aldatu lotura Wikidatan