Lizinio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lizinio


Erromatar enperadorea

308ko azaroaren 11 (egutegi gregorianoa) - 324ko irailaren 18a (egutegi gregorianoa)
Antzinako Erromako senataria

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakValerius Licinianus Licinius
JaiotzaMesia, 263
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaTesalonika, 325 (61/62 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: urkatzea
HiltzaileaKonstantino I.a Handia
Familia
Ezkontidea(k)Flavia Julia Constantia (en) Itzuli
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Erromako erlijioa

Flavio Galerio Valerio Liziniano Lizinio (latinez: Flavius Galerius Valerius Licinianus Licinius; Mesia Garaia, c.250 - Tesalonika, 325) erromatar enperadorea izan zen 308tik 324 arte.

Dazian jaioa, familia xume batean, Galerio adiskiderekin joan zen Pertsiara 297an. Severo II.aren heriotzaren ondoren, Galeriok Lizinio enperadore izendatu zuen 308ko azaroaren 11n. Iliria, Trazia eta Panonia probintziak jaso zituen haren agindupean.

313ko martxoan Konstantinoren arrebaordearekin ezkondu zen. Horrekin batera Milango Ediktua plazaratu zen. Honi esker, kristauei bahitutako ondasunak bueltatzen zitzaizkien. Apirilaren 30ean, Liziniok Maximino Daia garaitu zuen. Honela, Lizinio ekialdeko buru nagusia bilakatu zen. Konstantino mendebaldeko bakarra zen jada.

314an, Konstantinoren aurka jokatu zuen Liziniok, eta gerra piztu zen berriro. Liziniok porrota ezagutu zuen 314an eta 316an, Valerio Valente aldi bereko enperadorea hartu zuenean. Nolanahi ere, bakea sinatu zuten bi aldeek eta Liziniok ekialdeko burua izaten jarraitu ahal izan zuen.

324an, Konstantinok, kidearen bizioak eta adina ikusita, gerra deklaratu zion. Uztailaren 3an Hadrianopolisko guduan menderatu zuen Lizinio, eta Bizantzio hirian itxi zuen. Porrot batzuen ostean, amore behar izan zuen Liziniok. Tesalonikan atxilotuta, ihes egiten lortu zuen. Barbaroak haren alde ekartzen ari zela Konstatinok hilarazi zuen Martiniano aldi bereko enperadorearekin batera.

Genealogia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lizinio Aldatu lotura Wikidatan