Glizerio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Glizerio

Glizerio, latinez Glycerius (420 inguru - 480 eta gero), 473 eta 474 bitartean mendebaldeko erromatar enperadorea izan zen.

Glizerio Ravennako gortean aritzen zen 473ko martxoaren 3an Gundobandok, Magister militum berriak, enperadore izendatu zuenean. Leon I.a ekialdeko enperadoreak ez zuen izendapen hori onartu.

473an bai ostrogodoek ekialdetik bai bisigodoek mendebaldetik Italiako penintsula mehatxatzen zuten. Glizeriok arrakastaz tropak bidali zituen godoen bi adar horiek bat egin zezaten saihestearren.

Arrakastak arrakasta, Leon I.ak ez zuen usurpatzaile bat mendebaldeko tronuan ikusi nahi. Julio Nepote senidea enperadore izendatuta, tropak Italiara bidali zituen 474ko ekainean. Glizeriok ez zien aurre egin, eta borrokatu gabe errenditu zen. Agian joera hori eskertzearren Julio Nepotek artzapezpiku izendatu zuen Glizerio.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Glizerio Aldatu lotura Wikidatan